Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iñaki Alegria UEUko zuzendariak maiatzean egingo den Kongresuaren garrantzia azpimarratu du.
IkerGazte kongresurako matrikula, zabalik

IkerGazte kongresurako matrikula, zabalik

UEUk antolatuta, maiatzean egingo da Durangon. Izena martxoaren 31a arte zabalik egongo den lehen epe honetan ematen dutenek merkeago lortuko dute matrikula

dv

Martes, 17 de marzo 2015, 12:35

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 'IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz' Kongresua egingo du maiatzaren 13, 14 eta 15ean Durangon. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dute. Bertan izena emateko lehen epea zabaldu dute, matrikula merkeago lortzekoa, hain zuzen ere.

Astelehenean zabaldu zen IkerGazte kongresuan izena emateko epea. Lehen matrikulazio epe hau martxoaren 31a arte egongo da zabalik eta merkeagoa izango da hortik aurrera egingo diren matrikulak baino.

Martxoaren 16tik martxoaren 31ra arte 185 euro balioko du kongresuan matrikulatzeak. Prezioaren barruan sartzen da 3 egunetarako matrikula (maiatzak 13, 14 eta 15), aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (gogoratu plazak mugatuak direla, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da), 3 egunetako kafeak, 2 egunetako bazkariak (luntxa), osteguneko afaria, saio osagarrietan parte hartzea, loa eta gosaria bi gauetan Errota aterpetxean (matrikulatzean esan behar da geratuko zareten edo ez) eta azkenik, UEUko bazkide ez direnentzat UEU kideen abantailak 2015ean zehar.

Matrikulazioa webgunearen bitartez egingo da.

Komunitatea saretuz

Iñaki Alegriak erakundearentzat egitasmo honek duen garrantzia azpimarratu du: «UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikerlariak hain sakabanatuta egonda. Ildo horretatik, UEUk hainbat arloko adituak bildu izan ditu ekimen ezberdinetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (9 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura, Matematikari Euskaldunen Bilkura, Osasun zientzietako eta Natur zientzietako ikertzaileen bilkurak dira, besteak beste, horren adibide argiak. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, baina egoera ekonomiko larria medio, ezinezkoa izan da orain arte egikaritzea. Apustu oso handia da UEUrentzat, baina egin behar dugula sinisten dugu. Zalantzarik gabe, ikasturte honetako erronka handiena da hauxe, eta horri aurre egiteko bidelagun ezin hobeak ditugula esan behar. Izan ere, Kongresuak ondoko babesleak ditu, gaur gaurkoz: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta UPV/EHU».

Olatz Perez de Viñasprek, IXA taldeko ikerlariak Ikergazte terminoaren esanahia eta Kongresuaren helburuak azaldu ditu: «IkerGaztek ikerketa ibilbide gaztea adierazi nahi du, hau da, tesia bukatzen edo doktoratu ostean lanean dauden ikertzaileei egiten die erreferentzia. Izenaren bigarren zatiak, berriz, ikertzaile euskaldunek egiten duten ikerkuntzari egiten dio erreferentzia. Hau da, nazioartean erreferentziatua eta balioztatua denari, alegia. Kongresu honekin ikerkuntza horri bidea eman nahi diogu euskaraz. Helburuei dagokienez, hiru dira lortu nahi ditugunak: Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea; Ikerlarien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea».

Estitxu Garaik, UPV/EHUko ikertzaileak kongresu honek ikerketa munduan hasiberriak direnentzat duen garrantzia azpimarratu du: «Kongresua Euskal Herriko ikerlarien komunitatea saretzeko abiapuntu bikaina izango da. Horretaz gain, euskara ikerketa munduaren erdigunean kokatzeko balio izango du. Izan ere, Iñakik esan bezala, inoiz baino ikerlari euskaldun gehiago ditugu, gazte gehienok euskaraz ikasi baitugu, eta hori nolabait agerian utzi beharko genuke. Gainera, ikerketa ororen emaitzen azken jasotzailea jendartea izanik, berau dibulgatzeko ohitura hartu beharko genuke, eta gure kasuan, euskaraz. Azkenik, ikerketa munduan hasi berri garenontzat, harremanak egiten hasteko, etorkizuneko proiektuetarako ideiak eta proiektuetarako lankideak lortzeko abiapuntu ezin hobea da».

Miren Josu Omaetxebarriak, Kongresuaren arduradunak, egitaraua eta ekarpenen deialdiaren berri eman du: «Iñakik aipatu duen moduan, IkerGazte proiektu handia da, eta hori antolatzeko Euskal Herriko Unibertsitate eta ikerketa talde desberdinetako luxuzko aditu taldea dugu bidelagun. Ikertzaileentzat ez ezik, kongresua ikertaldeentzat ere oso interesgarria izango da elkarlan berriak egin ahal izateko, jende berria beraien taldera erakartzeko zein euskaraz aritzera motibatzeko. Kongresua hiru egunetakoa izango da barnetegi moduan, elkar ezagutza errazteko asmoz. Hau da, gure helburua parte hartzaileek hiru egunak Durangon pasa ditzaten nahi dugu (lotarako ere), eta alor akademikotik haratago ere ekintzak prestatuko ditugu. Programa akademikoari dagokionez, egitarauan lau saio mota egongo dira: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco IkerGazte kongresurako matrikula, zabalik