Joxe Azurmendi, gaur goizean Iruñean.
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA

«Ez gara izan ginena, ez gara iritsi ezer berririk izatera»

Joxe Azurmendik abiarazi du Iruñean UEUk eta Jakin Fundazioak antolatu duten 'Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian' jardunaldia

PPLL

Jueves, 25 de junio 2015, 12:40

Ez dugu modernitatea asumitu, ez gara izan ginena, ez gara iritsi ezer berririk izatera, esan du Joxe Azurmendik 'Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian' jardunaldiaren aurreneko hitzaldian. Bera izan da hain zuzen lehena hizketan Iñaki Alegria UEUko zuzendariak eta Lorea Agirre Jakineko zuzendariak jardunaldiari hasiera eman ostean. Sarrera hitzaldia egin du, esango duena bere belaunaldikoen pentsamendua dela argituz. Agian esango ditudan hitz batzuk zakarrak irudituko zaizkizue, polemikoak agian, niretzako ez diren arren abisuarekin jarraitu du ostean, aurretiaz polemika sortuko duela adieraziz.

Publicidad

Nazioa zer den azaltzen aritu da, hainbat adibide ezberdin jarriaz eta definizio pertsonal zein autoreen aipuak gogora ekarriaz. Ikusleei galderak iradokitzen hasi da, zer da nazioa?, eta euskal nazioa?, nazioak lehen zuen esanahi bera omen du gaur egun?, besteak beste, eta guzti horiei erantzun bat ematen saiatu da historian zehar jazotako hainbat adibidetaz baliaturik.

Nazio kontzeptua industriaren agerpenarekin etorri zela esaten den arren, XVI. Mendean ere existitzen dela aipatu du, Etxepare edota Leizarragaren garaian ere erabilia zela eta ez XIX. Mendetik aurrera.

Israel eta Grezia hartu ditu adibide nagusitzat nazioaz eta horren izaeraz aritzeko, Israelen kasuan lurraldeari ematen dien garrantzia azpimarratuz. Hizkuntza ezaugarri nazional garrantzitsua omen zen bi herrialdeetan. Israel alde batera utzi eta Greziako naziotasunaz aritu da ondoren, Greziako guda eta gudetan agertzen zen nazio izaeraz, beraientzako nazioak familiaren nortasun bera zuela esanaz, nazio berekoak familiakotzat hartuak ziren. Elkarrekin ulertzen diren kontzeptu bi direla esan du Joxek nazioa eta familia adierak.

Adibide eta alderaketen atzetik, nazioa deifnitzeari ekin dio beste behin, horren aurrekariak mahai gainera ekarriaz horretarako. Nazio kulturala eta nazio politikoa kontrajartzea, faltsutasutzat jotzen du Joxe Azurmendik, estatuek nazio kontzeptuarekin egindako erabilera interesatua delako beretzat. Joxek esandakoaren arabera, nazio kulturalak eta politikoak ez daukate jatorrizko desberdintasunik, nazio kulturala beti dela politikoa, eta batez ere politikoa gure kasuan. Nazio kulturala arraza eta hizkuntza amankomuna izatea, kultura berdina izatea eta hori testuinguru oso politikoan ematea dela esan du, horrekin, beste behin, nazio kultural eta politikoaren artean bereizketa egitearen kontra dagoela aireratuz.

Publicidad

Hiritartasuna eta herritartasuna

Greziako adibide bati helduz, non atzerritarrek eta greziarrek bat egin eta kultura berri bat sortuaz Athenas sortu zutela aipatu duen, nazioak eta hizkuntzak, denak direla nahasiak esan du Azurmendik, nazioak beti direla pluralak, euskal mitologian ere herri primitibo guztietan amankomunak diren elementuak aurkitu ditzakegula. Horrek erakusten omen du pluraltsuna dela nazio baten oinarria, arraza plurala eta hizkuntza plurala behar duela izan nazio batek. Norbaitek horrela izendatu eta hiritarrak garela denok aipatu du, naziokoak, ordea, jaio egiten garela, eta batzuek beren hiritartasuna ezabatu nahi izaten dutela herritartasunari eutsi eta beste hiritartasun bat izateko asmoz.

Hiritartasunak ukatu egiten du herritartasuna Azurmendiren aburuz, estatuak nazioaren gainean izandako eragina dela eta nazioa estatu bezala ulertzen dela egun, hori dela eta, estaturik gabe geratzen diren nazioek nortasuna eta mugak galtzen joan direla.

Publicidad

Joxe Azurmendiren ustez, ez dugu modernitatea asumitu, ez gara izan ginena, ez gara iritsi ezer berririk izatera, hori gertatu omen zaigu asumitze ezaren ondorioz. Bukatzeko, jaien garrantziaz mintzatu da Azurmendi, aberri eguna, bertso txapelketak eta beste mota batzuetako jaiak oso garrantzitsuak direla nazio sentipena sustatu eta zabaltzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad