

Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Domingo, 24 de enero 2016, 10:35
«Ezberdintasunen gainetik, euskararen inguruan eta hizkuntza eskubideen defentsan oinarrizko kontuetan ados jarri eta euskararen normalizazioan esateko eta egiteko asko dugu udalerri euskaldunok, euskararen arnasguneak garen heinean. Horretan aritu gara hilabete hauetan. Sentsibilizazio ezberdinetako kideok elkarrekin eseri eta lehentasunak finkatzen. Orain, aurrera egiteko adostasunarekin, badugu zeregina agintaldi honetan», azaldu zuen UEMAko lehendakari Josu Labakak larunbatean Zarautzen egindako Batzar Nagusia amaitu ondorengo agerraldian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten kideen izenean.
Iazko urriaren 3an Azpeitian egindako batzarrean esandakoak ekarri zituen hitzokin gogora Labakak. Hain zuzen ere, urriko batzarrean izendatu zuten UEMA osatzen duten 73 udaletako ordezkariek Labaka buru duen Zuzendaritza Batzorde berria, eta Zarautzen egin berri den batzarrak orduz geroztik hartutako erabakiak berretsi ditu.
Labakak gogoratu zuen UEMAk zalantza artean hasi zuela agintaldia, «UEMAra udal berriak gehitu edo lehen zeuden batzuk UEMAtik aterako ote ziren» jakin gabe. Iritsi da, ordea, aurrera begirako lanari ekiteko unea, batez ere kontuan izanik zein urte garrantzitsua den aurtengoa. 2016.a erakundea sendotzeko eta horren ildoak finkatzeko giltzarria izango dela nabarmendu zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak: «Hurrengo lau urteotako plana osatu dugu, eta hori urtez urte aletu, erabateko adostasunez. Lau urteotako plan horren berri eman diogu gaurko Batzar Nagusiari, eta plan horren baitan, baita 2016 honetarako lehentasunak eta helburuak finkatu ere».
Urte berezia
Labakak zehaztu zuenez, «urte berezia da 2016a UEMArentzat. 25 urte beteko ditugu maiatzean. UEMA sortu zenetik 25 urte igaro dira. Orduko ilusioa, lanerako gogoa eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko premia, ordea, bizi-bizirik daude oraindik. Indarberrituta, esango genuke».
25 urteko jardunean UEMAk euskarari eta euskararen normalizazioari egin dion ekarpena ere gogoratu nah izan du lehendakariak: «25 urtean, egundoko ekarpena egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. 17 udalek sortu zuten duela 25 urte, eta egunez egun, euskaraz eskubide osoz bizitzeko hautua egin duten udalak gehituz eta gehituz joan dira. 73 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, eta aurreratu dezakegu, aurten, urtea bukatzerako, 80 bat izango garela. Gero eta gehiago baitira euskarari eusteko eta euskara babesteko, arnasguneen sare honetara gehitzeko asmoa agertzen ari zaizkigun udalak».
Hurrengo urteetan bereziki landuko diren ildoei dagokienez, aurrena ekimenera udal berriak biltzea da, eta UEMA erakunde gisa sendotzea. Hainbat ekimen izango dira horren inguruan, udaberrian aurkeztuko direnak. Nabarmentzekoa da horien artean maiatzaren 28an Leitzan izango den Udalerri Euskaldunen Eguna. Udalak ez ezik udalerriak ere euskaldunentzeko lanean jarraitzea lehentasuna emango die UEMAk, baita udalerri euskaldunak behar bezala zaintzeari ere, euskararentzat arnasgune diren heinean. Zentzu horretan, arreta berezia eskaini nahi dio UEMAk Eragin Lingustikoa Ebaluatzeko tresnari agintaldi honetan, udalerri euskaldunak areago erdalduntzeko arriskuari aurre hartuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.