Borrar
Aurreneko ilaran, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria, Laborak Kutxako Marije Etxaniz, Kutxabankeko Eduardo Ruiz de Gordejuela eta UEMAko lehendakari Josu Labaka.
UEMAren irizpideekin bat egin dute Laboral Kutxak eta Kutxabankek

UEMAren irizpideekin bat egin dute Laboral Kutxak eta Kutxabankek

Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko, udalerri euskaldunetan dituzten bulegoetan euskara lehenetsiko dute, horietako alkateekin sinatutako hitzarmenean zehaztu diren baldintzen arabera

dv

Martes, 19 de julio 2016, 14:57

UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabankek, eta 30etik gora udalerri euskaldunetako alkateek hitzarmena sinatu dute astearte honetan Azpeitian, finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko urratsa eginez. Mahaian UEMAko lehendakari Josu Labaka, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria, Laboral Kutxako Komunikazio eta Publizitate Departamentuko Zuzendari Marije Etxaniz, eta Kutxabank-eko Txikikazko Negozioaren Zuzendari Nagusi Ondoko Eduardo Ruiz de Gordejuela eseri badira, eta horiek aritu badira hizlari, alkate denak pasa dira mahaitik, bost urterako hitzarmena sinatzera. Batzuek sinatu dute Laboral Kutxarekin eta UEMArekin (3), beste batzuek Kutxabank-ekin eta UEMArekin (17) edota Laboral Kutxarekin, Kutxabankekin, eta UEMArekin (18). Guztira, beraz, 38 udalerri bildu dira konpromisora nahiz eta, agenda arazoak tarteko, baten batzuk hurrengo egunetan sinatuko duten.

UEMAko lehendakari Josu Labakak nabarmendu duenez, hitzarmenaren mamiak euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta erakusten du. «Erakunde publiko guztiek hizkuntza eskubideak bermatzeko hartu beharko lituzketen konpromisoak ageri dira bi finantza erakunde hauekin sinatzen dugun hitzarmenean. Zentzu horretan, jarrera eredugarria da», adierazi du Labakak.

Laboral Kutxako Marije Etxanizek udal guztiei eta bidelagunei eskerrak eman dizkie euskararen normalizazioan egiten ari diren lanagatik. «Euskarari dagokionean, lehiakorra ez den elkarlana sustatu behar dugu» nabarmendu du, eta zentzu horretan gaurko agerraldia pozgarria ez ezik eredugarria ere badela adierazi du. Gaur sinatutako konpromisoekin, «iniziatiba hartu eta erraztasunak eman nahi dizkiogu gero eta euskaldunagoa den gizarte honi». Kutxabankeko Eduardo Ruiz de Gordejuelak «kalitatezko zerbitzua bezeroaren hizkuntza hautua errespetatzearekin estuki lotuta» dagoela nabarmendu du, eta hori bermatzeko UEMAk egindako lana «eskertu, txalotu eta aitortu» nahi izan du.

Konpromiso zehatzak

Horretarako zenbait betekizun hitzartu dituzte UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabankek eta udalerri euskaldunetako alkateek. Esaterako, elkarren arteko harremanak, ahozkoak eta idatzizkoak, euskaraz izango dira eta, horretarako, beharrezko diren baliabideak jarriko dituzte.

Kutxabank-ek eta Laboral Kutxak, beraien aldetik udalerri euskaldunetako beraien bulegoetan bezeroekin dituzten harremanetan euskararen presentzia bermatuko dute. Helburu hori betetzeko hainbat neurri zehatz hartuko dituzte. Besteak beste, ziurtatuko dute bulego horietako langileak lan mota guztietan euskaraz jarduteko gai izango direla, eta helburu horretara bideratuko dira trebakuntza zein tresna informatikoak. Era berean, bulego hauetan eskaintzen dituzten zerbitzu guztietarako kontratatzen diren langile berriak, finko zein aldi baterakoak, elebidunak izango dira.

Bezeroak ere nabarmenduko ditu aldaketak, harekiko harreman guztietan euskarak izango baitu lehentasuna. Lehen hitza euskaraz esango zaio, eskaintzak ere horrela egingo zaizkio, eta idatzizko harremanak ere euskaraz edo ele bietan bideratuko dira. Oro har, euskarri eta baliabide denetan euskara lehenetsiko dute finantza entitateek eta, bezeroak kontrakoa ez badio, bulegoetan bertan idatzitako dokumentuak euskaraz egongo dira

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UEMAren irizpideekin bat egin dute Laboral Kutxak eta Kutxabankek