Borrar
Mankomunitateak urteko batzarra egin du aste-bukaera honetan Idiazabalen. UEMA
2022a indarrez ekiteko batzarra ospatu du UEMAK

2022a indarrez ekiteko batzarra ospatu du UEMAK

Idiazabalen egindako bilkuran lau kide berri onartu eta lan-ildoak definitu ditu mankomunitateak

DV

Lunes, 20 de diciembre 2021, 12:43

Aste-bukaeran Idiazabalen egindako batzar nagusian Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) lau kide berriek egindako eskaerak onartu zituen eta, orain, Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal batu ostean 94 udalek osatzen dute eta guztien artean 275.000 biztanleko lurgune euskalduna ordezkatzen dute.

Lau batzarkide berriak onartzeaz gain, UEMAk arnasguneen garrantzia nabarmendu dute eta ildoa jorratzen jarraitzeko asmoa aurreratu dute. Izan ere, 2021ean ekimen ezberdinekin hasitako bidean oraindik pausuak emateko daudela identifikatu du mankomunitateak. Besteak beste, arnasguneen garrantzia jendarteratzeko udaberrian egindako Arnasa Gara kanpaina, euskararen kale erabilera neurtzeko egindako ikerketa, herritarren kontzientziazioan sakontzeko hezkuntza proiektua irakasleei eta gurasoei zabaldu izana, hizkuntza irizpideak lantzeko herrietako eragileekin egindako saioak, edota kontzientziazioan eragiteko erdaldunentzat bideratutako tailerrak azpimarratu dituzte.

Hurrengo erronkei begira batzar nagusiak ere lan-ildoak finkatu zituen. Lehenik, maiatzaren 28an Seguran egitekoa den «Udalerri Euskaldunen Egunari hauspoa ematea», hauei garrantzia emateko; bigarrenik, udalerrietako diagnostikoak osatuz «sektorea euskalduntzea» ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia bermatuz; hirugarrenik, sektorekako kanpainekin «herritarren sentsibilizazioa» jorratzea eta hezkuntza proiektua «osotasunean» lantzea; eta, azkenik, zaintzarako, babeserako eta ikerketarako bitartekoak garatzea.

UEMAko batzarra.

30 urteko ibilbidea

Euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zen UEMA. 1988an Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 32 udalek, udalak euskalduntzeko eta euskara hutsean funtzionatzen hasteko. Horretarako zailtasunak eta arazo komunak zituztela ohartuta, udal haietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren, udalak ere euskaraz lanean hasi ahal izateko. Horrela, mankomunitate izaera hartuta, erakunde publiko bihurtu zen UEMA. 1991n, sorrerako batzarrean 17 udalek hartu zuten parte, eta ordudanik hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea, udalen kopuruari dagokionez. Agintaldi honen hasieran, esaterako, 86 herri ziren UEMAko kide. Gaur egun 94 dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2022a indarrez ekiteko batzarra ospatu du UEMAK