

Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 13 de mayo 2021, 14:46
Gaur egun, ia 4.000 erakundek osatzen duten Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala; 38.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana, 138.000 boluntario biltzen ditu eta Euskadiko BPGaren %2,3ko baliokidea den bolumen ekonomikoa kudeatzen du. 2014 urteaz geroztik, gainera, sarean jarduten du, 16 erakunde-sare biltzen dituen Sareen Sarea elkartea sortu baitzen 2014an. Hainbat esparrutan dihartute elkarte horiek: desgaitasuna, gizarteratzea, familia, adinekoak, etorkinak, enplegurako zentro bereziak, lan-munduratzeko enpresak, garapenerako laguntza...
Hirugarren Sektore Soziala herritarren ekimeneko erakundeek, irabazi-asmorik gabeek, osatzen dute, eta horren helburua da gizarteratzea eta zaurgarritasuneko edo bazterkeriako, babesgabetasuneko, desgaitasuneko eta/edo mendekotasuneko egoerak bizi dituzten pertsonen, familien, kolektiboen eta komunitateen eskubideak modu eragingarrian erabili ahal izaten bultzatzea. «Gizarte justu eta solidarioago, kohesionatuago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko lan egiten dugu. Elkarlanean, gizarte eredu gizatiarrago batera hurbilduko gaituzten proposamenak eta alternatibak eraiki nahi ditugu », azaldu du Sareen Sareak.
Eta, bistakoa denez, hori guztia bereziki garrantzitsua ari da izaten gizartea gogor jotzen ari den pandema garaiotan. Hori dela eta, asteazen honetan ospatu den Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen bosgarren urteurrena ospatu du ekitaldi birtual batean. Izan ere, 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu izana oroitzeo aukeratu zen maiatzaren 12a Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna, Lege horrek Euskadiko hirugarren sektore sozialean «lehena eta oraina» markatu baitzuen.
Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu zuen, eta gizarte erakundeei eskerrak eman zizkien «guztion onerako eta gizarte justuago baten alde egindako lanagatik». Zentzu horretan, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek «ongizate kolektibo hori eraikitzen laguntzen dutela» azpimarratu du, «pertsona bakoitza oinarri hartuta, parte-hartzea bultzatzen dute, eskubide eta erantzukizun publiko partekatuak defendatzen dituzte esku-hartze sozialaren esparruan».
Sareen Sareako presidenteak eta presidenteordeak partekatutako hitzaldian, «funtsezko zerbitzuak ematen dituen eta pertsonekin konpromiso sendoa duen sektorearen garrantzia» azpimarratu zuten. «Krisi guztietan, eta baita honetan ere, erakunde sozialen lana funtsezkoa da gizartearen ongizaterako, funtsezkoa egoera zaurgarrian dauden pertsonen eskubideen babesa bermatzeko», azaldu zuen Borja Doval presidenteak. Gainera, sektoreak erakunde publikoen barruan eta haiekin batera premiazko erantzun bateratuak antolatzeko duen gaitasunaren balioa azpimarratu zuen elkarteak. «Gure sektoreak funtsezko rola jokatzen du botere publikoen aliatu gisa pandemiaren ondorio negatiboak murrizteko eta kaltetutako pertsonak laguntzeko», azpimarratu zuen Soraia Chacón presidenteordeak.
Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna, halaber, Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen lana aitortzeko unea da. «Sareen Sarea saria Mª Ángeles ArbaizagoitiaFedeafeseko presidenteari eman diogu aurten, boluntariotzan 30 urte baino gehiagoko eskarmentua duena. Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta erreferente bat da sektore osoan, Araban eta Euskadin ere», azaldu zuen Sareen Sareko presidenteak. Omenaldia eskertu zuen Arbaizagoitiak eta «osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako baliabideetan gehiago inbertitzea» eskatu zuen , «giza eskubideen errespetua eta pertsonen bizitza autonomoaren sustapena kontuan hartuta».
'Eraldaketa sozialeko unibertso bat' lelopean, Sareen Sareak #SAREIDOSKOPIO kanpaina aurkeztu zuen. Ideia horren bidez, gizarte-erakundeek egunero lan egiten dute Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa, kohesionatuagoa eta sozialki inklusiboagoa eraikitzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.