![Adostasunak oinarri izango dituen «herri itunak» ontzeko kongresua](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/26/eusko-ikaskuntza-kr2D-U2101353349028xTG-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Adostasunak oinarri izango dituen «herri itunak» ontzeko kongresua](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/26/eusko-ikaskuntza-kr2D-U2101353349028xTG-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
«Jendartearen eta lurraldearen kohesioaren aldeko Herri itun baterako proposamenak» egitea helburu nagusi duen kongresua aurkeztu du ostiral honetan Eusko Ikaskuntzak Gasteizen. Urriaren 2tik 4ra egingo da, hain zuzen, Arabako hiriburuan 'Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous unit' lelopean eta Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Patxi Juaristi, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko lehendakaria izan dira agerraldian.
Interesa izan dezaketen adituak, irakasleak, ikasleak, ikertzaileak, erakundeen eta enpresen ordezkariak baina baita «euskal gizarte zibil osoa» daude deituta eta gonbidatuta parte-hartzera XIX. topaketa izango denean. Hitzartzean Urkizak oroitu bezala 1918an sortu zen Eusko Ikaskuntza Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundien ekimenez eta 1936ra arte sei kongresu antolatu zituen. 1978an erakundea berrezarri zenetik beste hamar izan dira eta, guztietan, « ikerketa eta kultura sustatzea» eta « Euskal Herriaren erronken eta beharren inguruko prospekzioa» egitea izan dira helburu.
Ildo horretan, urrian egitekoa denak «Euskal Herriaren jendartearen eta lurraldearen kohesioaren alde abian jarri behar diren politiken eta/edo erabakien inguruan Herri Itun bat lortzeko proposamenak» egin nahi ditu, Juaristik xehatu duenez, instituzioak ohi duen bezala «adostasun zabalen» bitartez eta «gaitasun kolektiboak aktibatuz». Abiapuntua eta ardatza 2018ko kongresuko ondorio jarraituz ordutik sortutako ikerketa- eta hausnarketa-ildoak biltzen dituzten hiru izango dira: Eredu sozioekonomiko berria eta ongizatearen gizartea, jendartea eta lurraldea.
Lehenean egungo eredua birdefinitu eta ingurumen-jasangarrian oinarritutako ekonomiara igarotzeko bidean lagundu nahi du «ekoizpen- eta banaketa-paradigmak, aurrerapenaren ideia, lan-merkatuaren erronkak, digitalizazioaren ondorioak edo produktibitatearen hobekuntza» birpentsatuz.
Bigarrenak Euskal Herriko biztanleen artean «gizarte-kohesio handiagoa» sustatu nahi du. Horretarako pertsonen errealitatea izango da hausnarketen abiapuntua, besteak beste aniztasuna, kulturartekotasuna edota bizikidetza; eskubideak eta betebeharrak, konpromisoak eta elkarrekikotasuna kontuan izanda.
Azkenik, lurraldeen arteko harremana izango da mintzagai «kohesioa lortzen lagunduko duten gutxieneko adostasunak» lortzeko ezinbesteko baldintza dela irizten baitu Eusko Ikaskuntzak. Hala, hiri- eta landa-munduaren arteko loturetan sakonduko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.