

Secciones
Servicios
Destacamos
E. A.
Domingo, 30 de marzo 2025, 16:46
AEK-k 'Jalgi Hadi!' dokumentalerako crowdfunding kanpaina jarri du abian Mirokutana ekoiztetxearekin batera, euskararen bihotza eta burua proiektu batean elkartzeko asmoz.
Kanpaina amaitzeko 27 egun falta direnean, atzo erdietsi zuen gutxieneko finantzazioaren herena; 10.000 euro.
Ikus-entzunezkoa grabatzen hasi da dagoeneko Ander Iriarte zinemagilea, eta Agurainen egindako AEKren Nazio Batzarra ere baliatu du irudiak hartzeko. Filmean, korrikak lotzen dituen zazpi lurraldeen bitartez euskararen iragana, oraina eta etorkizunari buruz hausnartuko dugu.
AEK-k aurreratu duenez, Korrika barrutik ezagutzeko aukera egongo da, eta hori posible egiten duen taldea jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta arazoei elkarrekin aurre egiteko aukera izango da, «Korrikaren emozioa lehen pertsonan bizitzeko». Era berean, soziologo, antrolopologo, hizkuntzalari, kulturgile, politiko eta beste hamaika euskaltzaleren topagune bihurtuko da filma. Elkarrizketen bitartez, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dute eragileek.
Aipatu duenez, dokumentala, bereziki, euskal komunitateari egongo da zuzendua; ez soilik euskal hiztunei, euskara maite duten orori baizik. Euskara bizi(rik) ikustea nahi duen orori zuzendutako ikus-entzunezkoa da, eta mundu zabalean ezagutarazteko ez ezik, horretarako tresna izatea nahi dute.
MIROKUTANA 2016an sortu zen, eta erabilitako generoa eta formatua edozein izanda ere, bere ekoizpenaren filosofiak hiru oinarri ditu: euskal kultura, lankidetza eta giza eskubideak. Ordutik hona, hamaika lan ekoitzi ditu; dela 'EMARRI', 'MUGA KOMANDO MARMITAKO JUDOKA' edo 'EUROPA' laburrak eta 'Bihar dok 13', 'Karpeta Urdinak' eta 'Indarkeriaren Oi(h)artzunak' filmak. Lan horiek Europa eta nazioarteko jaialdi garraitzitsuenetan aukeratuak eta sarituak izan dira, besteak beste: SSIFF, IDFA, THESSALONIKI, FICG, FICX, DOCUMENTA MADRID, DOCS MX, FIPADOC edota EDINBURGO.
Parte hartzeko aukera guztiak (bederatzi otorara) goteo.org webgunean topatu daitezke, baita ordainsariak ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.