

Secciones
Servicios
Destacamos
Otsailean hartu zuen UEUko zuzendari kargua Aitor Bengoetxeak Kepa Sarasolaren lekua beteta. «Gogoz eta ilusioz» hartu du erronka, argi izanda une oro «proiektua kolektiboa» dela eta berea ekarpen bat gehiago dela beste askoren artean.
- Zerk eraman zaitu zuzendari izateko pausua ematera? Zure hautsua izan da ala kanpotik jasotako eskaria?
- Bietatik izan du apur bat. Ni UEUra 1991n gerturatu nintzen, irakasle izateko nintzen horretan lehen klasea han eman nuen, eta ordutik atxikimendu emozional eta politikoa daukat, nahiz eta inplikazio maila gorabeheratsua izan den. Zuzenbide arloan sailburu izan nintzen urte batzuetan, beste batzuk talde eragilean egin nituen eta azken boladan UEUko Uztaro aldizkariaren erredakzio kontseiluan izan naiz. Eta gainera azken zuzendaritzakoek eskatu egin zidaten, oso bilera zintzoa izan zen eta prozesua erraza. Iaz izan zen proposamena, pentsatu nuen bizitza pertsonal eta profesionalean aukera ona izan zitekeela, baina esan nien unibertsitatean nuen ardura bat ondo itxita utzi nahi nuela aurrez.
- Lehen harremana izan zenuenetik 30 urte igarota, nolakoa iruditu zaizu UEUren bilakaera?
- Etengabe joan da eguneratzen, hasieratik proiektuaren zentzua mantenduta, hau da, euskara eta unibertsitatea uztartzea eta 'Euskal Unibertsitate' deituko litzatekeen hori sortzea beti lurraldetasun ikuspegia izanda, Euskal Herri osora eta euskal komunitate zientifiko osora heltzeko. Gure helburua trinkotzea da, saretzea eta euskal komunitate zientifiko osoa elkarrekin dantzan jartzea hain barreiatuak dauden ikertzaile eta unibertsitarioengan pentsatzen.
- Online ikasteko aukera ere heldu da.
- Bai, UEU Euskal Herriko unibertsitate asko baino zaharragoa da eta aipatzen nuen moldatze hori beti izan du bere. Duela 50 urte unibertsitatea aipatzean eraikin fisikoaz ari ginen, baina azken urteetan UEUk bere iparrorratza online unibertsitatean jarria du eta hor badaukagu erreferentziazko eta arrakastako Kataluniako UOC.
- Zerk erakartzen zaitu gehien aro berri honetatik?
- UEUren proiektuak berak eta are gehiago proiektuaren inguruko komunitatearen giro onak eta ilusioak. Hainbat jende pasa da moldatze ideia hori partekatzen duena. Proiektu eraikitzailea da gurea, ez doana inoren kontra, herrigintzakoa eta sortzailea. Egitura txukuna dugu, 22 langilekoa, eta jendea beti dago gogoz eta ilusioz.
- 2018an Kepa Sarasolak Iñaki Alegria ordeztu zuenean, biak informatikariak, «zuzendaritza kontinuista» izango zela esan zuen. Zuzenbide arlotik etorrita, zer espero dezakegu zutaz?
- Batzar Nagusian bazkideei esan nien txantxetan ea ziur zeuden aro digitalean zuzenbideko norbait zuzendari bezala hautatuta asmatu zuten, paleontologia eta arkeologia ostean alor klasikoenetakoa. Mundu digitalerako pertsona erabat analogikoa naiz, kar, kar. Bromak alde batera utzita ni zuzendari naiz, erakunde batek ezinbestean izan behar duen karguetako bat, baina formalismoak alde batera utzita eta mamira etorrita ni ez nator UEU zuzentzera, nire zuzendari rola beteko dut, baina proiektu kolektiboa da hau, herrigintzakoa, boluntarioen ekarpenez osaturikoa eta ildo horretan nik nirea egingo dut.
- 2022a kide guztientzat oso berezia izan zen, are gehiago pandemia ostean. Baina hausnarketa epea ere izan zen. Zein izan daitezke epe laburrera erronka nagusiak?
- Hiru arlo aipatuko nituzke: irakaskuntza, ikerkuntza eta difusioa. Hiruetan ari gara eta unibertsitate formala ez bagara ere izanez unibertsitate bezala hiruetan jarduten dugu. Irakaskuntzan Goi Institutua da gure altxorra, online institutua, eta EHUren zentro atxikia dena. Une honetan Irakaskuntza masterraren titulua soilik ematen du, baina asmoa gehiago ematea da digitalizazioa buruan izanda. Horretaz gain gogoeta egitura egonkor bat sortu nahi dugu, Laborategi deituko dena ziurrenik, irakaskuntza hiru ezaugarritan oinarritu dadin: online, euskaraz eta bizialdi osorako. Izan ere, pandemiak erakutsi digun bezala online irakaskuntza kalitatezkoa izan dadin ez da solik konexioa, audioa eta bideoak ondo funtzionatzea, pedagogia ere behar da. Hausnarketa horrek, gainera, beste hainbat agenterentzat aholkularitza funtzioa betetzeko bokazioa izango du.
- (...).
- Bestetik, 2022an Jaurlaritzak UEU ikerketa sareko agente bezala aitortu zuen eta horrek ikerketa alorreko deialdietan irekitzen digun bide formalari begira UEU barnean ikerketa batzordea sortzen ari gara, dugun egitura malgu eta sailen arteko harremana dela eta diziplina arteko ikerketa egiteko gaitasuna dugula sinetsita gaudelako. Batzorde honen funtzioa, gainera, izango da ikerketa-lerro estrategikoak zein diren zehaztea betiere euskara, unibertsitatea eta herrigintza ardatz izanda eta Euskal Herriaren garapenak eta kohesioak garrantzia berezia izanda. Azkenik, difusio aldetik UEU bezala hiru aldizkari zientifiko argitaratzen ditugu: Uztaro, giza eta gizarte zientzien aldizkaria; Osagaitz, osasun alorrekoa; eta Kondaira, historia alorrekoa. Hiruak Open Journal System esparruan jarri eta horrekin aldizkariak eta difusioa mundu osoko unibertsitateen pare homologatuko ditugu.
- Etorkizunari begira, errelebo aldaketari begira pausuren bat zehaztu duzue?
- Erronka potoloa dugu gazteei begira eta hauei zuzenduta Ikergazte deituriko kongresua dugu, bi urtean behin euskaraz ari diren ikertzaile gazteak deitzen ditugu, edozein jakintza-arlo eta unibertsitatekoak izanda. Aurten Donostian izango da maiatzean eta jada euskaraz 170 artikulu jaso ditugu. Euskal gazte zientzialarien komunitatea trinkotzea da gure erronka eta Ikergazte haiek saretzeko asmo bat da, elkar ezagutu eta ikas dezaten
- Euskal Unibertsitatea hainbatetan aipatu duzue, posible ikusten duzue?
- Epe laburrera ez dirudi erraza. Lortu ahal izateko ezinbestekoak lirateke aliantzak, adostasun politiko zabalak eta finantzaketa. Gure proiektua eraikitzailea da, sortzailea eta inoren aurka ez doana. Behar bat asetzera gatoz, ez da inork asmatutako zerbait. Unibertsitate ezberdinetako langileak gerturatu dira eta gara UEUra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.