Borrar
«Aitortza tesiarekin bakeak egiteko modua izan da»
Koldo Mitxelena sariak

«Aitortza tesiarekin bakeak egiteko modua izan da»

Ekimenaren zazpigarren edizioak saritu dituen ikertzaileetako bi dira Beñat Garaio eta Maitane Basasoro. Aurrera jarraitzeko hauspoa dela nabarmendu dute

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 9 de abril 2023, 17:50

Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk antolatzen duten Koldo Mitxelena sariak euskaraz egindako tesiak saritzen ditu, bide batez «erreferente» gehiago egon daitezen eta, denborarekin, gero eta ohikoagoa izan dadin. Zazpigarren edizioak saritu diren ikertzaileetako bi dira Beñat Garaio eta Maitane Basasoro, aurrera jarraitzeko hauspoa dela nabarmendu dute eta, beraz, «helburua betetzen duela».

«Lanak horrelako aitortzak jasotzea oso pozgarria da»

Maitane Basasoro Haurren parte-hartze-eremuak

«Lanak horrelako aitortzak jasotzea oso pozgarria da»

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak ikasi ostean Psikodidaktikako ikerketa masterrarekin lortu zuen ikasketei sarbidea Maitane Basasorok. Azken honetan master amaierako lana Antzuola Herri Eskolan egin zuen, parte-hartze prozesuetan ikasleek zein rol zuten aztertuz. «Niretzat abiapuntua izan zen, tesian hori sakondu nuen dimentsio guztiak kontuan hartuz».

Lau urte eta erdi igaro ditu azterketa lanean eta emaitza 'Ikasleen parte-hartzea eskola demokratikoak eraikitzeko giltzarri. Irakasleen begirada berritu batetik abiatutako Antzuola Herri Eskolako hezkuntza proiektua' tesia izan da, Koldo Mitxelena saria jaso duena. Lehen urtean EHUn lana egiten zuen bitartean aurreratu zuen ikerketa, ostean Eusko Jaurlaritzako kontratu predoktorala lortuta eta tesia aurreratzeko aukera izan zuen. Eta azken bietan EHUn lortutako bakantearekin uztartu du irakaskuntza lana eta tesia. «Denbora dexente pasatzen dugu horrelako lanak egiten eta aitortza jasotzea pozgarria da», aitortu du.

Aurkeztutako lanaren berritasun nagusia pisua irakasleengan ere jartzen duela da, ikertzailearen ustez «haien begiradak ikasleei parte hartzeko eskaintzen eta ematen zaizkien eremuak baldintzatzen dituelako, ahalduntzerako irekitzen diren espazioetan». Bertatik bertara egindako behaketa horiek eztabaida-taldeekin osatu zituen, bai ikastetxeko irakasleekin zein eskolatik igaro diren 28 belaunalditako ikasleekin. «Haien bizipen eta testigantzetatik abiatuz klabeak jaso nituen», besteak beste curriculuma nola eraiki eta ikastetxea bera nola antolatu.

Tesiaren muina

«Ikasleen parte-hartzea sustatzeko irakasleengan ere jarri dut begirada, eremuak ere eragiten duelako prozesuan»

Azaltzen diren klabe edo dimentsioak, Basasororen ustez, beste testuinguru batera eraman edo estrapolatu daitezke. «Eraldaketak gero noski testuinguruaren araberakoak izan behar dira, baina klabeek ikasleen parte-hartzea sustatzen laguntzen dute». Epe laburrera azken urteetan buru-belarri jardunda plazaratu berri duen tesitik artikuluak ateratzea eta hauek argitaratzea izango du helburu «ahalik eta ikusgarritasun handiena» emateko. Ostean, tesia bera «abiapuntu izanda» gaian sakondu nahi du eta beste esparru batzuekin uztartu ikerketa ildoa zabaltzen jarraitzeko.

«Irakasleentzako eta eragileentzako baliagarria den euskarria aurkeztu nahi nuen»

Beñat Garaio Euskara eleaniztasunean eskoletan

«Irakasleentzako eta eragileentzako baliagarria den euskarria aurkeztu nahi nuen»

«Irakasleentzako eta eragileentzako baliagarria» izango zen euskarri bat egiteko asmoz ekin zion zuen Beñat Garaiok tesia ontzeko prozesuari, nahiz eta abiapuntua ez zen ohikoena izan. Normalean doktoregaiek proposatzen baitute gaia eta zuzendariak onartu ala ez eta, bere kasuan, alderantziz izan zen. «Ni Gasteizko hizkuntza aniztasunarekin lotutako gaietan aritzen nintzen eta zuzendariek proposatu zidaten aniztasun handia zuen eskola bat aztertzea». Honek, ustez, akademikoki, sozialki eta euskararen arloan emaitza oso onak lortuak zituen eta sakontzea zen asmoa.

Bidea, aldiz, ez zen zehazki buruan zuena izan. Lehen eskemak analisi orokorra, egoeraren azalpena eta amaieran gidalerro edo aholkuak eskaintzea jasotzen zuen. «Tesi bat beti handitik hasten duzu», dio umorez, «baina gero planteamendua jaisten zoaz». Eta eraldatzen. «Euskararen biziberritzea edo hezkuntza sistema bera ere bidegurutzean daudela esaten da. Gizartea asko eraldatzen ari denez erabaki genuen maila orokorragoan aztertzea». Hala, Gasteizko bigarren eskola bat gehitu eta helburua «hizkuntza jarreren eta ahozko euskarazko gaitasunaren arloan» D ereduko bi eskola publikoek ondo egindakoa biltzea bilakatu zen.

Tesiaren muina

«Hizkuntza jarreren eta ahozko gaitasuna aztertzean ikuspegia aldatu dut ondo egiten dena azpimarratzeko»

Une horretan heldu zen Garaioren tesia berezien egiten duen erabakia, planteamenduari buelta ematea. «Askotan hezkuntza zein hizkuntza ezkortasunarekin ikusten ditugu eta joera arazoetan oinarritzea da. Horregatik pentsatu nuen hobetzeko dauden gauzez gain orain ondo zer egiten den aztertzea oso baliagarria izan zitekeela eztabaidari beste ekarpenak egiteko». Ikertzaileak argi du beti daudela hobetu beharrekoak, baina hezkuntza esparruari «beste oinarri eta babesak» emate aldera bi eskoletan emaitza onak lortzeko «egondako faktore edo gertaerei» eman die pisua. «Interesatuta dagoen irakurleak gakoak zein izan ziren ikus ditzake eta bakoitzaren errealitateak esango du berean gerta daitekeen ala ez, kasu praktiko bat da marko teoriko bat baino gehiago».

Orain, sariarekin babesarekin, ikerketarekin jarraitzeko asmoa du, bai atzerrira begira argitalpenak egiteko zein espazio edo denbora faltagatik edo ez zegokiolako unean kanpoan geratu zirenei heltzeko». Argi baitu ikertzaileen «egitekoa eta muina dagokigun arloan ekarpenak egitea» dela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Aitortza tesiarekin bakeak egiteko modua izan da»