Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Amaia Abanda.
Amaia Abandak jasoko du III. Gladys Saria

Amaia Abandak jasoko du III. Gladys Saria

Epaimahaiak lan ibilbidean izan duen «diziplinartekotasuna», emakumeak teknologian sustatzeko duen gogoa eta etorkizuneko proiektuekiko erakutsi duen ilusioa nabarmendu ditu

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 13 de septiembre 2023, 09:41

Amaia Abandak (Donostia, 1989) jasoko du III. Gladys Saria lan ibilbidean izan duen «diziplinartekotasuna», emakumeak teknologian sustatzeko duen gogoa eta etorkizuneko proiektuekiko erakutsi duen ilusioa dela-eta, epaimahaiak bere ebazpenean nabarmendu duen bezala. Izan ere matematikaria da ikasketaz eta arlo informatikora bideratu ditu interesak, formazio osagarria eta jarduna. Irailaren 26an jasoko du garaikurra Abandak UPV/EHUko Informatika Fakultatean egingo den sari-banaketan.

Ikertzaile lanaz gain, ekimen handiko emakumea da eta azken urteetan lankidetzarekin, dibulgazioarekin eta genero-berdintasunarekin erlazionatutako hainbat proiektutan parte hartu du.

Ibilbide akademikoari dagokionez, matematikaria da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) burutu zituen ikasketak. Ondoren, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuko (KISA) masterra egin zuen 2014-2015 ikasturtean UPV/EHUko Informatika Fakultatean. Azkenik Basque Center of Applied Mathematics (BCAM) eta UPV/EHUko Informatikako Fakultateko Intelligent System Group (ISG) taldeen artean burutu zuen tesia aurkeztu zuen 2022an.

Gaur egun Tecnalia ikerkuntza zentroan dihardu lanean datu zientzian ikerlari bezala. Azpimarratu behar da KISA masterrean 2014-2015 ikasturteko espediente onenaren saria eman ziotela, eta 2018an Congreso de la Asociación Española Para la Inteligencia Artificialean (CAEPIA), tesi proiektu onenaren aipamena jaso zuela.

Gladys Sariak ingurune digitalean emakume gazteek garatutako ibilbidea saritu eta emakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatzea ditu helburu. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta aurreko bietan Ane Iturzaeta Agirre eta Olatz Perez de Viñaspre izan ziren nabarmenduak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaia Abandak jasoko du III. Gladys Saria