Lunes, 24 de octubre 2022
Arnasa Gara ekimenak antolatutako Arnasetik bideo sormen lehiaketak «erantzun aparta» jaso du, eta guztira 99 lan aurkeztu dituzte euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerri euskaldunetako 10 eta 16 urte bitarteko ehunka gaztek.
Publicidad
UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin sustatutako egitasmoa da Arnasa Gara, eta euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.
Sustatzaileek jakinarazi dutenez, Arnasetik lehiaketaren helburua bikoitza izan da: alde batetik, arnasguneetako ikastetxeetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteek euren sormena lantzea, eta bestetik, arnasguneetako hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztea.
Adinaren arabera hiru kategoria zehaztu dira, kategoria bakoitzean aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izanik: adibidez, LH 5. eta 6. mailako ikasleek LHtik DBHra eman beharreko jauzian etorkizun hurbilean aurkituko dituzten egoera berriak islatu behar izan dituzte haien sormen lanetan, formatu librean (marrazkia, bertsoa, poema, bideoa, abestia).
Izan ere, arnasgune gehientsuenak udalerri txikiak baitira eta bertako ikasleek inguruetako ikastetxe handiagotara jo behar izaten dute DBH mailako ikasketak egitera. Guztira, 40 lan aurkeztu dituzte kategoria honetan.
Publicidad
DBH 1-2 mailan, aldiz, 52 lan aurkeztu dituzte. Hauen egitekoa izan da bideo-tutorial bat egitea youtuber estiloan, Julen Portillo youtuberraren bideo bat eredu hartuta. Bukatzeko, DBH 3 eta 4. mailako ikasleek Hiru Damatxok ekoitzitako bideo baten protagonistaren galderei erantzun behar izan diete, elkarrizketa bat irudikatu behar zuen formatu batean. Orotara, zazpi lan ondu dituzte DBH 3 eta 4ko ikasleek.
Arnasetik bideo sormen lehiaketaren sari banaketa urriaren 28an egingo da Amasa-Villabonako Gurea antzokian, 18:00etatik aurrera. Bertan, 2.000 euro banatuko dituzte saritan. Kategoria bakoitzeko lan onenari eta publikoaren sariaren irabazleari 500 euroko sari bana emango zaie, eta sari hori trukean erabili ahal izango dute Irrisarri Land-erako sarreretan, Durangoko Azokako denda birtualean edota EITBko 'Goazen!' eta 'Irabazi arte!' telesailen 'merchandising'-ean gastatzeko. Sari banaketaz gain, sorpresa ugari ere izango dira Gurea antzokian, besteak beste, Sara Alonso musikariaren emanaldia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.