Borrar
Alkorta, Zarate, Zupiria, Gonzalez eta Agirre, atzo Carlos Santamaria eraikinean J. M. Lopez
«Aurreikuspenak gaindituta» bukatu du ikasturtea euskarazko Wikipediak

«Aurreikuspenak gaindituta» bukatu du ikasturtea euskarazko Wikipediak

317 artikulu gehitu eta 716 hobetu dituzte EAEko 829 ikaslek. Material didaktiko gehiena irakasgai zientifikoak dira

Amalia Ibargutxi

Donostia

Jueves, 28 de junio 2018, 11:18

«Aurreikuspenak gaindituta» bukatu du ikasturtea Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak. Batez ere zientziaren esparruetan egin dute aurrerapen handiena, hamabi eta hamasei urte bitarteko ikasleek erabilgarri izateko material didaktikoetan. Guztira 317 artikulu berri gehitu dituzte azken hilabeteotan euskarazko Wikipediara Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibertsitateetako 829 ikaslek. Ikasleok, gainera, beste 716 artikulu hobetu dituzte, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak iaz sinatu zuten akordioari esker.

Atzo pozik agertu ziren ikasturte-ebaluazioko datuekin Wikilarien Kultura Elkarteko Galder Gonzalez eta Edurne Agirre azken datu hauen aurkezpenean. «Ereite lan garran-tzitsua» egin dutela adierazi zuten, nahiz eta jarraitzeko beharraz ere ohartarazi zuten. Duela bi urte Donostiaren Europako Kultur Hiriburutzaren itzaletik sortu zutenean euskarazko Wikipedia, 1.000 artikulu hobetzeko erronka zuten. Zenbaki borobilak zailak izan daitezke lortzen, eta azkenean, 1.710 artikulura igo zuten hobetzeko artikulu horien zifra.

Elkarteko kideekin bat etorri zen Jon Zarate Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Euskara errektoreordea, dibulgaziorako «beharrezko tresna» da eta wikipedia egun, «kontsultarako tresna globala». Hain zuzen, EHUko ikasleen lana erabakigarria izan da emaitza onak eskuratzeko, parte-hartzaileen %94a osatu dute eta. Gutxienez 829 ikaslek parte hartu dute artikuluen sorreran edo garapenean.

Jaurlaritzak eta Wikilari Elkarteak adostutako 1.710 sarreretara heltzeko 264 artikulu falta dira oraindik, hala ere, eta «akordioa 2019ko abendura arte luzatuko da» horregatik, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntzako Sailburuak jakinarazi zuenez. «Egiteke dauden artikuluez gain, 781 laburrak dira eta horiek luzatu beharra dago».

Filosofia, «lider»

Sortutako sarreren gehiengoa zientziaren esparruko jakintzagaiei dagokie, hau da, fisika, matematika, kimika edota ingenieritzari. Aipamen berezia Filosofiako ikasleei egin zien Zaratek ordea, irakasgai hori «lider» bilakatu dutelako euskarazko Wikipediaren baitan.

Gutxi garatutako gaiei hel ziezaieten, bestalde, lehiaketa antolatu zuten, eta 817 artikulu berri sortu dira horrela Afrikako historiaren, elikaduraren, giza sexualitatearen edota emakumeen historiaren inguruan. «Bide onetik» badoaz ere, datorren urteari begira soziologia eta historiari buruzko gaiak lantzea «beharrezko» ikusten dute. Izan ere, artikuluen zeregite pedagogikoa da euskarazko Wikipediaren ardatza, eta irakasgai guztietara zabaldu nahi dute eskaintza.

Bigarren Hezkuntzako ikasleez gain, Lehen Hezkuntzako haurrentzat ere lan egiten dute Txikipedia delakoaren bidez Euskal Wikilariek. Aurten sustatu dute haurrentzako entziklopedia bakarrenetakoa dena, eta mundu mailan erreferentziazko lana ari dira egiten. Hala adierazi du Gonzalezek. 1.070 artikulu izatera heldu dira, eta 13.300 bisita izan ditu sortu zutenetik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Aurreikuspenak gaindituta» bukatu du ikasturtea euskarazko Wikipediak