

Secciones
Servicios
Destacamos
Sábado, 8 de mayo 2021, 17:24
2020an, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskutik, 4,5 milioi euro banatu zituen 4.128 familiaren artean, 'Azken Sarea Indartzen' programaren bidez. Guztira, 7.163 pertsonengana iritsi dira 'Inor Atzean Utzi Gabe' Covid funtsetik diseinatutako programaren bidez, zeinaren helburua den «gizarte-eremuan pandemiaren muturreneko eraginak arintzea», Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez.
Berdintasuneko sailburuak, Joseba Segura Bilboko Gotzain laguntzailearekin, Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkatearekin eta Carlos Bargos Bizkaiko Cáritaseko zuzendariarekin batera, programaren balantzea egiteko ekitaldian parte hartu du. Programan parte hartzen duten gizarte-erakundeek ere parte hartu dute, Azken Sarea Indartzen programak indarrean jarraitzen baitu. Cáritasen lidergoarekin, hainbat dira programa honi babesa ematen dieten erakunde sozialak: Goiztiri, Bizkaisida, Bizitegi, Erain, Ellacuria, Susterra, Afroamericana, Sidalava, Sortarazi, CEAR, MArgotu, Izangai, eta Pertsonalde.
Artolazabalek esan duenez, programa kolektibo kaltebera batzuen oinarrizko premiei erantzuteko sortu da; kolektibo horiek «sistemarentzat ikusezinenak dira». 2020an, guztira, 7.621 prestazio eman zitzaizkien bazterketa-egoeran egoteko arrisku argian zeuden familiei. «Familia horiek baziren agerikoak programa hau kudeatu duzuen erakundeontzat. Eta horregatik izan du arrakasta», esan du; izan ere, gizarte-eragileen eta publikoen arteko elkarlana beharrezkoa izan da familia horietara iritsi ahal izateko.
Berdintasuneko sailburuak programa honen onuradunen batez besteko profila deskribatu du: «emakumeak, migratzaileak, familia-karga dutenak, ostatu ezegonkorrean bizi direnak eta Euskadiko babes-sistemara sarbiderik ez dutenak, ezkutuko ekonomiaren mende daudelako». Zehazki, prestazio horietatik 3.259 kide bat baino gehiagoko familiei banatu zitzaien. Azken Sarea Indartzen programaren bidez ematen den batez besteko laguntza 275 eurokoa da kide bakarreko familientzat eta 500 eurokoa, gainerakoentzat.
Carlos Bargos Bizkaiko Cáritaseko zuzendariak nabarmendu duenez, «guztion etsai erraldoiaren aurrean, administrazio publikoaren eta gizarte-erakundeen arteko konfiantzan oinarritu den baterako ekintza handia erakutsi da». «Etorkizunera begira, izaera berekin, gero eta handiagoa den desberdintasunari eta justiziarik ezari aurre egiteko ikasbide izango dugu. Hirugarren sektore sozialeko erakundeek agerian utzi dute nolako ezagutza handia duten, errealitatetik zer hurbil dauden eta nolako konpromiso globala duten», esan du, amaitzeko.
'Inor Atzean Utzi Gabe' 2020ko martxoaren 14an lehen alarma-egoera deklaratu ondoren, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak bazterketaren aurkako batzordea sortu zuen, eta hark egoera larri batzuk detektatu zituen. Inor Atzean Utzi Gabe Funtsari esker –10 milioi euroko zuzkidura du–, zortzi programa jarri ziren abian. Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskutik –Sareen Sarearen barruan daude–, Eusko Jaurlaritzak, 2020. urtearen erdialdean, programa horiek aktibatu zituen, Covid 19-aren ondorioz sortutako edo larriagotutako arrisku-, bazterketa- eta/edo pobrezia-egoerei erantzuteko. Horien artean, Azken Sarea Indartzen programa dago. Guztira, zortzi programa jarri ziren abian, eta, haietatik, seik indarrean jarraitzen dute: Azken Sarean Indartzen, Lehen Urratsa, Erdu, Aukerak Suspertzen, Betirako eta Adi. Beste biak Guztion Artean elkartasun-sare antolatua eta konfinamenduan zehar etxegabeak hartzeko Aterpeak programa izan ziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.