Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 16 de junio 2022, 16:49
Bai Sarea osatzen duten 72 enpresa eta erakundeek zortzigarren biltzarra egin dute ostegun honetan eta lau urtetan berdintasunean lortutako aurrerapenak ospatu dituzte. Helburuak lortzeko sarea hainbat lan-arlotan antolatzen da eta hauek lantaldeak dituzte. Sailak, zehazki, hauek dira: soldata arrakala, erakunde kultura, esperientzia trukea eta komunikazioa. Horrez gain, planak, jarraipena eta ebaluazioa gidatzen dituen talde eragile bat eta batzorde antolatzaile bat ditu.
72 enpresa eta erakundek dituzte Emakundek ematen duen Berdintasunerako Lankidetza bereizgarria, eta bere baitan berdintasun planak eta diagnostikoak egin dituzte. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak bilkuran azpimarratu du Bai Sareak erakusten duela berdintasunaren alde lan egitea eta erakunde berdinzaleagoak sortzea merezi duela, eta erakundeak animatu ditu sarearen barruan hainbat arlotako lantaldeetan lan egiten jarraitzera.
Sarearen helburua esperientziak eta jakintzak partekatzea da, bai eta tresnak sortzea ere enpresa eta gizarte errealitatea eraldatzeko, lan eremuan genero arrakala murrizteko eta berdintasuna eta justizia soziala balio estrategiko gisa sustatzeko.
Landaidak nabarmendu du garrantzitsua dela entitateen artean esperientziak, tresnak eta ikaskuntzak partekatzea, eta eskertu egin du lantaldeetan parte hartzen duten erakundeen inplikazioa, baita 2021-2022 aldirako Ekintza Planaren ezarpena gidatzen ari direnena eta sortutako partaidetza puntualeko guneetan parte hartzen dutenena.
Bai Sarea 2018ko martxoan eratu zen, eta, denbora horretan, soldata arrakala moduko gaietan estrategia komunak adosteaz gain, tresna espezifikoak ere adostu dira sarea osatzen duten enpresetako langile guztien artean zabaltzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.