Borrar

Batu gaituenak bananduko al gaitu?

Amalia Ibargutxi

Donostia

Viernes, 27 de marzo 2020, 11:42

Zerrendak egiten nabil. Burua inbentarioz josia dut. Lehenengo etorri ziren nahi eta desiren eskala luzeak. Gero, beldurrenak. Lortu nahi nituen gauzenak, abandonatutako afizioenak. Goizetan etxetik ateratzean ere buruan izaten dut orri txuri bat zirriborroz betea.

Egunotan, are zerrendagarriagoa iruditzen zait dena; ematen du oraingoa ez dela bizitzea, eta ekainerako atzeratu ditut nituen asmoak. Bitartean, apuntatzen ditut pentsamenduak kuadernoetan, mugikorreko notentzako aplikazioan eta lagunekin partekatutako whatsapp taldeetan. Hemen adibide batzuk:

1. Hainbat hedabideren arabera ikusi beharreko serie eta filmen zerrendak berdinak dira denak.

2. Zenbat aldiz ikusi dezaket 'Crepúsculo' nire burua oxigenatzeko tenderetean zintzilikatu aurretik?

3. Graziarik ez du telelanak.

4. Tinderreko argazkiak gaurkotu ditut. Inork ez dio antzeman.

5. Instagrameko lagun guztien terrazek ematen didate inbidia. Kalera bueltatzerako beltzaranago egongo dira denak?

6. Gogaikarria da 'gimnasio birtual' kontzeptua. Pantaila batekin haserretzeak ez du konparaziorik monitorearekiko gorrotoa izerditzearekin.

7. Zentzurik ba al du pentsatzeak ikaskuntza publikoko ikasle guztiek dutela interneterako sarbidea?

8. Britney Spears-ek mobilizaziora dei egin du, eta defenditu du aberastasunaren banaketa Ameriketako Estatu Batuetan.

9. LOL

10. Nola gogoratuko dugu etorkizunetik garai hau? Bateragarriak izango al dira norberaren mina, bakoitzaren egoera, eta sortuko dugun errelatoa?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Batu gaituenak bananduko al gaitu?