Borrar
Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria eta Garbiñe Petriati teknikaria.
Behatokiak dei egin die herritarrei hizkuntza eskubideekiko egoera bidegabe oro salatzera

Behatokiak dei egin die herritarrei hizkuntza eskubideekiko egoera bidegabe oro salatzera

Euskara erabiltzeko ezintasun eta trabak daude euskararen lurralde osoan Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostenaren arabera

Gaizka Lasa

San Sebastián

Jueves, 3 de abril 2025, 12:02

Behatokiak dei egin die gaur Euskal Herri osoko herritarrei euskararen normalizazio ezaren adierazgarri diren egoera bidegabe guztiak azaleratu ditzaten: eskubide urraketak onartu beharrean, hauek desnaturalizatzera, problematizatzera. Isildu beharrean, salatzera. 2024an hizkuntza eskubideekiko izan ziren hutsuneen gaineko irakurketa mahaigaineratu du, Euskararen Telefonoan jasotako intzidentziak biltzen dituen txostenaren aurkezpenean.

2024an, guztira 1.206 intzidentzia jaso ziren Behatokiak eskaintzen duen Euskararen Telefonoaren dei zein zerbitzu telematikoen bidez. Iazko balantzea osatu duten intzidentziak izan dira 1.112 kexa, 62 zoriontze eta 32 kontsulta, iradokizun edo bestelako.

Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak azaldu duenez «2024. urteko hizkuntza eskubideen egoera aurreko urteetako hutsuneen isla ere bada. Euskararen Telefonoaren bidez jaso diren kasu hauek, batik bat, administrazio eta agintari publikoak jartzen dituzte fokuan, araudiez eta lege babesaz ere arduratzen direlako. Baina baita eremu sozioekonomikoko enpresa zein eragileak ere, esparru honetako joko-arauak ere botere publikoek erabakitzen dituztela kontuan hartu behar baitugu».

Gaubekaren iritziz, «2024an ezin genezake hitz egin egoera hobeaz». Balantzan gaztelera eta frantsesaren nagusitasuna argiak dira, eta idatziz zein ahoz euskaraz informazioa jaso edo euskara erabiltzeko ezintasun eta trabak daude euskararen lurralde osoan. Askotan, gainera, urraketa horiek betikotzeko saiakera atzeman da jasotako kexei emandako erantzunetan, Behatokiko zuzendariaren esanetan: «Herritarrak gaztelera eta frantsesa erabiltzera bultzatzen eta euskarazko arreta ez emateko trikimailu legalak legitimatzen jarraitzen dute erakundeek, urraketei emandako hainbat erantzunetan».

Behatokiaren esanetan, «kexa gehienak euskararekiko nolabaiteko aitortza dagoen eremuetan izan dira, eta hori da kezkagarriena; euskara ofiziala den eremuetan ere neurri bermatzaileak falta dira eta herritarrak bigarren mailakoak sentitzen dira».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Behatokiak dei egin die herritarrei hizkuntza eskubideekiko egoera bidegabe oro salatzera