Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Gupidarik ez du. Leku guztietatik botatzen gaitu denborak. Bueltatzen zara haurtzaroko etxera eta txikiagoa da dena, ikastolako geletan ezin zara kabitu, etxe azpiko plazak ere ez dirudi handia. Saiatzen zara, baina sentitzen zenituen sentsazioak ezin dituzu berreskuratu «ordu batean, betiko lekuan» gelditzen zarenean bainua hartzeko, adibidez.

Gogoan dut nola itxi zituzten Kale Nagusiko eta Abuztuaren 31-ko gozoki-dendak, eta etxe azpiko arropa denda, lehenago altzairu denda zena. Arotzik ez dago, eta kioskorik ere ez, Konstituzio Enparantzan. Bideoklubeko loroak aspaldi utzi zion inor agurtzeari. Hazi ahala eraldatu da auzoko paisaia, eta okindegian ere gutxiago gara elkar ezagutzen dugunak orain. Gurasoen etxetik alde egitearekin batera, auzoa utzi dugu gehienok. Konfinamenduaren aurretik ere, isiltasuna nabari zen neguko aste egunetan zehar. Ez da giro Parte Zaharrean.

Gentrifikazioaren aurretik, bestelakoak ziren kaleak, eta dendak, eta kafetegiak, eta terrazak eta fruta-dendako ilarak. Soinuz inguratuta hazi gara, eta gogaikarria ere izan bazitekeen ere, abantaila zen, orokorrean, bizitza hain ozen barreiatzen entzutea. Kalean jolasten ginen, kalean hazten ginen.

Hain gauza on gutxi ekarri dizkigun krisiak, ordea, bere izaera onena eman dio atzera auzoari. Azaleratu da distira hautsaren gainetik. Auzo bilakatu dira berriz kale estuak. Bizilagunak ezagutu dituzu (azkenean!), eta haiekin hitz egiten duzu. Entzuten dituzu bilobak (hirukiak gainera!) aitona-amonei deika leihora atera daitezen, denda txikiak bete dira, hasi zara berriz okindegira mantala jantzita jaisten, etxeko zapatilekin birziklatzera joaten.

Arropa erosoa atera dugu, eta nabari zaigu. Ezin dugu egin atzera, ezin bueltatu garai zaharragoetara, baina egon gaitezke. Ez da nostalgia kontua. Hainbeste estutasun ondoren, arnasa ematen du elkartasunak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berreskuratu bizitza