
Ver fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver fotos
Viernes, 6 de julio 2018, 11:50
Ostegunean Nafarroara heldu eta bi gau Auritzen igaro ondoren, jarri da berriro martxan EuskarAbentura, Zubiri dutelarik ostiral honetan helmuga. Beste hainbat bezala, alegia, Iruñerako bidean dira espedizioko kideak, San Fermin egunarekin batera iritsiko direlarik Nafarroako hiriburura.
Ibilaldia Maule-Lextarren hasi zutenetik, pertsona interesgarri asko ezagutzeko aukera ari dira izaten espedizioa osatzen duten 16-17 urteko gazteek. Donibane Garazin, esaterako, Euskal Laborarien sindikatuko gazteekin esperientziak partekatzeko aukera izan zuten eta, Alphonse Iriart alkatearekin bilera egin ostean, arratsaldean Xan Airek, Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioko kideak, eta Garaziko Gaztetxeko hiru gaztek Zuberoa eta Behe-Nafarroan egun euskarak bizi duen egoera berri eman zien. Denek izan zuten elkar hobeto ezagutzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera.
Eguraldi txarraren ondorioz, asteazkeneko etapa, Donibane Garazitik Orreaga artekoa, autobusez egin zuten, oinez egin beharrean. Batzuk pozez hartu zuten berria, besteek ez hainbeste: «Azkenean etapa oinez ez egiteak pena eman dit, etapa polita zen» aitortu zuen Uharte Arakilgo Ametsek. «Orain arte ateratako babak sendatzeko tregua ona da» azpimarratu zuen Leire erizainak. Plan aldaketak, dena den, Donibane Garaziko giroa eta bertako biztanleak ezagutzea ahalbidetu zuen, eguna Behe-Nafarroako hiriburuko erdigunean eman baitzuten gazteek.
Bazkal ostean Ibañetako portutik gora-behera Orreaga atzean utzi eta Auritzera autobusez heldu ziren; kazkabarrak hartu zuen espedizioa. Auritzeko frontoia motxilaz bete eta gero, herriko Kultura Etxean 'Gartxot' filma ikusi ahal izan zuten abenturakideak. Ostegunean egunean filmaren egilearekin, Asisko Urmenetarekin, egongo zirela jakiteak ilusioa piztu zion bati baino gehiagori. Aurreikusi gabeko atseden egunaren ostean berandu lokartu zen taldea. «Gaurkoan ez dugu kirolik egin eta oso aktibo nago» aitortzen zuen Asteasuko Iñakik. Hurrengo goizeko 06:00etako kanpaiek bat baino gehiago dantzan jarri zuten, frontoia elizaren ondoan egonda ozen entzun ziren eta.
Gosaldu bitartean eguneko esaera zaharra aurkeztu zitzaien gazteei «dagoenean bon-bon, ez dagoenean hor konpon!». Esaera gogoan, Orreagara abiatu zen espedizioa Sorginaritzagako basoan barrena. Kolegiatara heltzean Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Auritzeko kultura zinegotziak harrera egin zieten. Ostean Asisko Urmeneta komikilariarekin bisita ibiltaria egin zuten kolegiata, itzandegia eta Carlo Magnoren siloan zehar. Gure historiaren bertsio desberdinen inguruan hausnartzeko gonbitea luzatu zien Urmenetak.
Adi-adi entzun zituzten Urmenetaren esanak. Iruñako Maitek bere eskolara joateko gonbidapena egin zion, «oso garrantzitsua da bertsio ofizialetik haratagoko historia ere ezagutzea». Arratsaldean sormen proiektuko bidelagunak heldu ziren Auritzera: Ander Lipus, Odei Barroso, Peter eta Kattalin Ansorena, Myriam Perez eta Ximun Fusch. Tailerretan gozatzearekin batera apunteak hartu zituzten gazteek, ikasitakoa taldekideekin behar bezala partekatzeko.
Besteak beste, Odei Barrosorekin EuskarAbenturaren rap-a sortu zuten «EuskarAbentura, EuskarAbentura, hona etorri gara ondo hasteko uda, EuskarAbentura, EuskarAbentura, euskaraz ari gara, asko eta gustura!» Sormen proiektuen saioa amaituta, herriko zaborra jasotzeko auzolanean aritu ziren hiru talde Auritzeko ibaian. Espedizioan zehar zaborraren kudeaketa gai garrantzitsua izaten ari da: egunero taldeak zenbat zabor sortzen duen neurtzen ari baita. Otorduko, batez beste, 18 kilo zabor sortzen ditu espedizioak, hau da, pertsonako 130 gramo.
Gaur taldeak Zubiri izango du helmuga, etzi Iruñara heltzeko, San Fermin egunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.