Lunes, 26 de junio 2023, 14:13
Bizikidetza eta aniztasunaren bidean Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean azkeneko lau urteetan egindako lana jasotzen du 'Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak' liburuak. Berau 2019an abiatu zen ikerketa sozial baten emaitza da eta hainbat fase izan ditu. Aurkezpenean izan ziren Ana Ollo Foru Gobernuko Hiritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, Isabel Elizalde Eusko Ikaskuntzaren ordezkaria, eta Julen Zabalo eta Amaia Nausia Pimoulier proiektuaren zuzendari zientifiko eta arduraduna, hurrenez hurren.
Publicidad
Azken emaitzak ikerketaren oinarri teorikoak eta agertu diren arrazoiak eta analisiak biltzen ditu, baita Eusko Ikaskuntzako Talde Eragileak Administrazioari, Nafarroako gizarteari eta alderdi politiko guztiei zuzenduta egindako proposamenak. Emaitzarik esanguratsuenen artean, Julen Zabalo zuzendari zientifikoak nortasun nafarra badagoela nabarmendu du. Bere hitzetan «mundu guztia harro dago nafarra izateaz» eta plurala dela onartzen da, nahiz eta kultura demokratiko sendo baten falta ere nabarmendu zuen. Zehazki, herritarrak kexu dira eztabaida sozial eta politikoan elkarrekiko errespeturik ez dagoelako.
Lanaren emaitza erabakigarrienetariko bat da euskal zein espainiar nazionalismoek nazio identitaterako ezaugarri gisa hizkuntzari ematen dioten garrantzia dela eta, nazio proiektuen arteko lehia euskaran gauzatzen dela. Euskal nazionalismoak uste du euskara nafar guztien hizkuntza dela, eta beraz, lurralde osoan bultzatu behar dela. Gainera, modu inplizitoan, uste du euskararekin batera eragin politikoa ere zabalduko duela. Paradoxa bada era, espainiar nazionalismoak bat egiten du ideia horrekin, eta beraz, ez du interes berezirik euskara biztanleria osoari hedatzeko. Azterketa honek uste du ideia hori ez dela zuzena, eta nekez heldu ahal izango dela hitzarmenetara bi nazionalismoek, eta haien ordezkari politikoek, ez badute gogoeta egiten horretaz, zeinaren ondorioz euskara, zoritxarrez, eztabaida eta mesfidantza iturri bihurtzen baita.
Ildo horretan, Ana Ollo kontseilariak Nafarroako aniztasuna «bere indarguneetako bat» dela defendatu du eta «euskarak gizarteari dakarkion aberastasuna» azpimarratu zuen.
Proiektuak 2018an gauzatutako 'Gure jendea, aniztasuna eta kohesio bideak' ekimenak hasitako bidea sakondu du eta bi ardatz nagusi izan ditu: Nafarroako gizartearen berezko aniztasunean bizikidetza eta haren kudeaketa demokratikoa, gutxieneko oinarri adostuak bilatuta, Amaia Nausia proiektuaren arduradunak laburbildu zuenez.
Lehenik, diagnostikoa 2019an hasi zen eta bidean hainbat espezialistek hartu dute parte. Kontraste lanak ere egin dira Nafarroako Baztan, Berriozar eta Castejon herrietan Herritarren Mahaiak eta Gizarte Foroak deituta. Oinarri horren gainean hasi zen bigarren fasea Eusko Ikaskuntzaren Talde Eragilearen gidaritzapean. 'Posible al da Nafarroako gizartean bizikidetza eraikitzea aniztasuna errespetatuz?' galdera planteatu zitzaien eragile sozial, politiko eta sindikalei, aditu akademikoei, Administrazioaren arduradunei eta, oro har, herritarrei. Horri erantzuteko, bilerak, jardunaldiak eta mintegiak antolatu ziren, gizarte-, kultura- eta politika-arloetako kolektibo eta pertsonen iritzia bildu zen eta, azkenik, Nafarroako gazteen ahotsa entzun zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.