Bretoieraren aldeko Ar Redadeg lasterketaren bederatzigarren edizioan parte hartu du astelehen honetan Korrikak, Naoned inguruan. Ane Elordi Korrikako arduradun nagusiak adierazi du garrantzitsua dela hizkuntza gutxituen arteko sarea osatzea. «Eurak ere Baionan egon ziren, okzitaniarrekin batera. Hiruron artean harremana daukagu, eta gure asmoa eta erronka da sare hori gero eta indartsuagoa izatea, besteak beste, hizkuntza hegemonikoen aurrean nola jokatu eta estrategia bateratu bat osatzeko, adibidez», azaldu du.
Publicidad
Maiatzaren 17an abiatu zen Beg ar Razen eta hilaren 25ean bukatuko da Montroulezen. Ibilbideko 746. kilometroan, Nantes inguruan, izan da Euskal Herriko ordezkaritza lekukoa hartzeko prest. Korrikarekin harreman estua du bretoieraren aldeko lasterketak, eta, La Passem ekimenean egin bezala, kilometro bat eskuratu eta «babesa eta elkartasuna» adierazi dio Korrikak, haiek ere euskararen aldeko lasterketaren aurtengo edizioan egin bezala.
Aurrez, maiatza hasieran, La Passem ekimenean izan zen ordezkaritza bat, okzitanieraren aldeko lasterketa eta AEK-k azaldu zuen bezala «Korrikaren ahizpa txikia» dena. Honek 1.100 kilometroko ibilbidea osatu zuen Tarbatik abiatu eta 6 egun eta 5 gau igarota Lo Monten amaitu zen. Ordu hartan ere izan zen AEK-ko ordezkaritza 920. kilometroan lekukoa jasoz, Capbretonen. «Gure aletxoa jarri dugu okzitanieraren aldeko lasterketan, hizkuntza gutxiagotuen arteko elkartasuna oinarri», adierazi zuten.
«Hizkuntza gutxiagotuen aldarrikapena eta biziraupena bermatzeko ezinbesteko ekimenak ditugu Korrikaren Ahizpak», azpimarratu dute AEKtik. Martxoaren 24an, 23. Korrikarren bukaeran, Baionan izan ziren La Passem eta Ar Redadegen ordezkariak, «eta orain Euskal Herri Harroari dagokio sostengua ematea», adierazi dute. Horregatik, euskaltzaleak animatzen dituzte, aukera izanez gero, hizkuntza gutxiagotuen aldeko lasterketetara batu daitezen, «harrotasunez!».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.