Jueves, 11 de febrero 2021, 10:04
Zientziaren munduan emakumeak duen ordezkaritza ikusarazteko ostegun honetan ospatzen Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, Eustatek emakumeek Euskadin zientzian duten parte-hartzea aztertu du. Horretarako kontuan izan du I+G jardueretan eta bigarren eta unibertsitateko irakaskuntzan emakumeek duten ordezkaritzaren.
Publicidad
Eta bildu dituen datuen arabera (2019koak dira), Euskal AEn I+Gn ibiltzen diren 32.232 pertsonetatik 12.162 emakumeak dira; hau da, %38. I+Gn lan egiten duten pertsona guztien artean, Administrazio Publikoan emakumeak % 60 dira; ondoren, Irakaskuntzaren sektorean ia ez dago alderik gizonen eta emakumeen artean (% 49,9 dira emakumeak), eta, azkenik, Enpresen sektorean % 29,5 baino ez dira emakumeak.
Diziplina zientifikoaren arabera, Ingeniaritza da I+Gn lan egiten duten pertsonen kopuru handiena duen jarduera (20.614 pertsona, guztizkoaren % 64), eta emakumeentzat ere jarduera nagusia da, zeren I+Gn lan egiten duten emakumeen % 48,5ek diziplina horretan lan egiten baitute, baina gizonen proportzioa (% 73,3) baino askoz txikiagoa da. Hala ere, I+Gn aritzen diren emakume guztien artean, % 22,8 Medikuntza Zientzietan aritzen dira (% 9,3 gizonen artean), eta % 15 Gizarte Zientzietan (I+Gn ari direnen gizonen artean, % 7,8).
Emakumeek I+Gn duten ordezkaritzaren bilakaerari dagokionez, azken urteotan nabarmen egin du gora. Horrela, 1993an % 22,3 ziren, 2003an % 31,3 eta, pixkanaka, hazten joan da gaur egun % 37,7ra iritsi arte. I+Gn dauden emakumeen kopurua 1993ko 1.928tik 2019ko 12.162ra igo da.
Ingeniaritza izan da joera-aldaketa hori gehien bultzatu duen diziplina zientifikoa, eta bikoiztu egin du emakumeen ehunekoa I+Gn, % 14,1etik % 28,6ra. Unibertsitateari begiratzen badiogu, % 56 emakume ikasleak dira. Hala ere, gradu zientifiko bat ikasten duten emakumeen artean, gehienek alde handiz (% 75,49k) Osasun eta gizarte zerbitzuetako graduetan ikasten dute, % 28,94k Mekanika, Elektronika eta bestelako prestakuntza teknikoa; Industria eta Eraikuntza delakoarekin lotutako graduetan eta % 16,76k Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietan. Natur Zientzietako, Kimikako, Fisikako eta Matematikako graduetan emakumeak ikasleen % 49,70 dira.
Publicidad
Batxilergoan proportzio bera dago mutilen eta nesken artean, baina emakume gehiago dago aukera guztietan, Zientzietan izan ezik (% 48). Nabarmentzekoa da Arte eta Giza Zientzietan neskek duten matrikula-kopuru handia (% 70) eta, ondoren, Gizarte Zientzietan (% 60).
Azkenik, Lanbide Heziketan neskak % 33 dira, eta, bereziki, adar hauek aukeratzen dituzte: Irudi pertsonala (non neskak % 90 diren), Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza eta Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak (% 80 dira kasu bietan), Osasuna (% 75 dira), Administrazioa eta kudeaketa (% 60 dira) eta Elikagaien industriak eta Kimika (% 60 dira bietan). Eskainitako gainerako familietan gizonezkoak dira nagusi, Merkataritza eta Marketinean izan ezik, non parekotasuna baitago.
Publicidad
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.