Secciones
Servicios
Destacamos
Miren Basaras Ibarzabalek mikrobiologak jaso du asteazken honetan CAF-Elhuyar merezimendu-saria Tabakaleran, «euskarazko dibulgazioan erreferentea delako, mikrobiologiaren eremuan bereziki». Elhuyar Fundazioaren Patronatuak aintzatetsi nahi izan du COVID-19aren pandemiaren garaian gaixotasuna ulertarazteko eta prebentzio-neurriak hartzeko egin zuen lana, modu ulergarrian beti, alarmarik piztu gabe eta ikuspegi sozial handiarekin. Eta, horretaz gainera, euskarari eta euskarazko hedabideei emandako lehentasunezko tratamendua azpimarratu nahi izan du Patronatuak.
Ekitaldian, beste kategorietan sarituak izan diren lanak ere eman dira ezagutzera. Honela, Dibulgazio-artikulua kategorian, Ander Tobalina Novo gasteiztarrak irabazi du saria, 'Arau berriak, jostailu berriak' izeneko artikuluarekin. Doktore-tesiaren artikulua kategoriako saria, berriz, Antton Babaze Aizpurua irundarrak eskuratu du, 'Argi ibili kuantikarekin' lanari esker. Kategoria honetan, halaber, Uzuri Albizu Mallea gasteiztarraren 'Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuen kartografia' lana gailendu nahi izan du ere epaimahaiak, aipamen bereziaren bidez. Azkenik, Zientzia-kazetaritza kategorian, Enekoitz Telleria Sarriegi andoaindarraren 'Silfioaren enigma' lana izan da saritua.
Saridun guztiek 2.000 euroko ordaina eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dute.
Sariez gain, 5.000 euroko dirulaguntza ere ematen du CAF-Elhuyar sariketak zientziaren eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz. Aurten, Femias Kolektiba taldeak aurkeztutako FemPRONT proiektuak jaso du sorkuntza-beka, genero-arrakalarik gabeko adimen artifizialeko TEXT-TO-IMAGE irudiak sortzeko gida interaktibo baten digitalizazio-proiektu artistikoa.
CAF-Elhuyar sariketaren 30. edizioko sariak 'konta(kta)tu' lelopean banatu dira. Aitortza hauek bi helburu dituzte: batetik, egileak (zientziazaleak, zientzialariak, eragileak) beren jakintza, ikerketa edo egitasmoen berri ematera bultzatzea eta, bestetik, jendearen kezkei, beharrei edo interesei erantzutea, hau da, gizartearekin konektatzea.
Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin. Hogeita hamargarren edizio honetan 38 lan jaso dira eta parte-hartzea orekatua izan da generoaren aldetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.