

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Miércoles, 29 de mayo 2019, 12:59
CIC energiGUNE energiaren biltegiratzearen arloko ikerketa guneak Europako Batzordearen HR Excellence in Research ziurtagiria lortu du, hau da, ikerketara zuzendutako talentuaren erakarpenean eta garapenean bikaintasuna aintzatesten duen aitorpena. Horrela, «giro pizgarria eta goi mailako ikerketarako giro lagungarria sortzea» aitortzen duen Europa mailako ziurtagiria eskuratu du Arabako Teknologia Parkean dagoen zentroak.
«Ziurtagiri horren aldeko apustua egitea funtsezkoa da guretzat, talentua dagoen lekuan bilatzeko eta beharrezkoa den lekutik erakarri ahal izateko», adierazi du Asier Urzelai CIC energiGUNEko Pertsona arloko zuzendariak.
Bere iritziz, aintzatespen hori lortzeko ezinbestekoak dira «mundu mailan lehen tokian dagoen ikerketa zentroa, azken belaunaldiko ekipoak eta, beste ezer baino lehen, oso talde egituratu gisa lan egiten duten eta oso motibatuta eta ikerketa bikaina eta eragin handikoa lortzera erabat fokalizatuta dauden ikerlariek osatutako diziplina anitzeko taldea».
HR Excellence in Research aintzatespena Ikerketarako Giza Baliabideen Estrategiaren (HRS4R) eta Euraxess programaren barruan sartzen da. Europar Batzordearen ekimenak informazio zerbitzu aukera zabala eskaintzen du, eta euren ikerketa ibilbidea Europan egin edo kontinentean ikerketa jarduerekin lotuta jarraitu nahi duten ikerlariei laguntzen die. Ikerlarientzako Europako Gutunaren eta horien kontrataziorako Jokabide Kodearen ezarpena da Euraxess programaren funtsezko zutabeetako bat.
Ikerketarako Giza Baliabideen Estrategiak (HRS4R) Ikerlarientzako Europako Gutunaren eta Kodearen printzipioak ezartzeko euskarria ematen du, eta HR Excellence in Research bereizgarriaren banaketa zaintzen du. Gutuna eta Kodea modu zehatzean eta zorrotzean aplikatzen duten erakundeak erakargarriagoak dira enplegu emaile berriaren edo beren ikerketa proiekturako anfitrioiaren bila ari diren ikerlarientzat. Hori dela eta, CIC energiGUNEri eman izana «oso aurrerapauso garrantzitsua da talentua erakartzeko apustuaren barruan».
Modu honetan, zentroak «beste pauso bat eman du» talentuaren aldeko apustuan, hiru zutabetan oinarrituta: tokiko talentua erakartzea eta garatzea, nazioarteko talentua aurkitzea, eta Euskadin prestatutako pertsonen itzulera bultzatzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.