Borrar
'Nature Methods' aldizkarian aurkeztu berri dira lanaren aurreneko emaitzak.
«Saiatzen ari gara nanopartikulak erabiltzen burmuina ulertzeko»

«Saiatzen ari gara nanopartikulak erabiltzen burmuina ulertzeko»

«Beste inork inoiz egin ez duen zerbait» egiten ari dira Donostia International Physics Center-eko Neuro Fisika adarrean

Martes, 19 de octubre 2021, 13:06

Rafael Yuste neurozientzialariaren lidergopean, hazten doa Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikerketa-arloen artean berrienetakoa den Neuro Fisikari emandako adarra, etorkizun oparoa duena. Izan ere, Donostia International Physics Center eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatearen arteko lankidetza baten bidez, ikertzaileek hain inbasiboak ez diren erraminta berriak eraikiko dituzte neuronak estimulatzeko eta haien jarduera erregistratzeko.

Rafael Yuste Columbia Unibertsitateko irakaslea eta Ikerbasqueko irakaslea da DIPCn, eta proiektuaren lidergoa partekatzen du DIPCen Ikerbasqueko ikertzailea den Aitzol García-Etxarri nanofotonika adituarekin. «Beste inork inoiz egin ez duen zerbait egiten ari gara saiatzen, hau da, nanopartikulak erabiltzen burmuina ulertzeko», dio Rafael Yustek NanoNeuro proiektua deskribatzeko. Hurbilketa berri honen lehenengo emaitzen berrikuspen bat 'Nature Methods' aldizkarian aurkeztu berri da.

Bertan, García-Etxarri eta Yusteren 'Time for NanoNeuro' (NanoNeuro-rako garaia) artikulua argitaratu berri da. Artikuluan, egileek azaltzen dute nola nanomaterialak, urre nanopartikulak edo puntu kuantikoak esaterako, erabili daitezkeen neuronen jarduerak grabatzeko eta manipulatzeko metodo berriak fabrikatzeko.

Lehenago ere erabili dira nanopartikulak biomedikuntzan, eta etorkizun oparoko emaitzak lortu dira minbiziaren tratamenduan, baina burmuineko zeluletan haiek erabiltzeko ideia berria da. «Neurozientzia eta nanozientzia bereizita egon dira beti, ez diote elkarri hitzik egin. Hori aldatzen hasi gara», dio Yustek.

Aurretik egindako hainbat esperimentutan, neuronak optikaren bitartez aktiba daitezkeela egiaztatu zen, baina kantitate handian ekoiztutako eta katalogo arruntetan eskuragarri dauden urrezko nanopartikulak baliatuta garatu ziren hauek. «Orain, geure nanopartikula propioak diseinatzeko, sortzeko eta burmuineko neurona zehatzetara iristeko behar diren molekulekin estaltzeko garaia da. Horretarako, ezinbestekoa da arlo horietan guztietan adituak edukitzea, eta hori da, hain zuzen ere, guk daukaguna proiektu honetan», azaldu du Yustek.

Landutako hazien uzta

DIPCko zuzendariak, Ricardo Diéz-Muiño, CSIC-eko zientzialari ikertzaileak, proiektu hau epe luzeko bisio baten emaitza gisa ikusten du. «Columbia Unibertsitatearekin lankidetza ez da hutsetik sortu. Euskal Herrian egoera apartean garatutako ez-ohiko zentro batean, DIPCn alegia, landatutako hazien uzta ari gara biltzen. Zientzialari bikainek zuzendutako ikerketa lerro berri batean egin dugu apustua, eta dagoeneko ematen ari da bere fruituak», dio Diéz-Muiñok.

Aitzol García-Etxarrik eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) bere taldeak diseinatuko dituzte NanoNeuro proiekturako behar diren nanopartikulak. «Adituak gara nanofotonikan, hau da, nanopartikulek argiarekin nola erreakzionatzen duten aztertzen duen zientzian. Baina orain gure helburua guztiz berria da», azaldu du García-Etxarrik. «Argia erabiliz neuronen jarduera estimulatzeko gai diren nanopartikulak diseinatu behar ditugu, eta era berean, seinale horiek irakurtzeko gai direnak ere.»

Diseinatzaile talde horretan egiteko garrantzitsua izango dute, esate baterako, Javier Alfaro fisikariak, García-Etxarrik DIPC zentroan zuzentzen duen taldeko kide denak, eta Teresa Celayak, DIPCk doktoretza tesia Aitzol García-Etxarriren eta Rafael Yusteren zaintzapean egiteko kontratatu berri duen ingeniari biomedikua.

Diseinu fasea burutua dagoenean, nanopartikulak Donostiako Materialen Fisika Zentroan (CFM) fabrikatuko dira. CFM Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) zentro mixtoa da. NanoNeuro proiektuaren nanopartikulak sintetizatuko dituen taldearen burua Marek Grzelczak kimikari esperimentala da. «Gure eskarmentu nagusia ezaugarri optiko desberdinak dituzten nanopartikula ezorganikoak kimika sintesi heze bidez sintetizatzea da», dio Grzelczakek, DIPC parean dagoen zentroko bere laborategitik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Saiatzen ari gara nanopartikulak erabiltzen burmuina ulertzeko»