![UPV/EHUk eta Cebekek lankidetza akordioa sinatu dute](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/11/media/cortadas/upv-cebek-ki9G-U170382180091W7E-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![UPV/EHUk eta Cebekek lankidetza akordioa sinatu dute](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/11/media/cortadas/upv-cebek-ki9G-U170382180091W7E-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Domingo, 12 de junio 2022, 17:23
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) bi erakundeen arteko harremana sendotzeko eta proiektu berriak batera egiteko lankidetzarako esparru hitzarmen bat sinatu dute. Ekitaldian EHUko errektorea, Eva Ferreira, eta Carolina Perez Toledo, Cebek-eko presidentea, izan dira.
Adostutako testuaren arabera urtero jarduera plana gauzatuko dute eta, honen baitan, baterako ekintzak egingo dira. Eraginkortasuna epe laburrera nabaritzea espero dute, besteak beste prestakuntza dualaren sustapenean. Gainera, moldagarria izango da akordioa, helburuak eta proiektuako urtero egingo den planean zehaztuko baitira.
Ferreiraren hitzetan, «beti esan izan dugu unibertsitatea gizartearen erdigunean jarri nahi dugula eta gizartea unibertsitatearen erdigunean, eta helburu bikoitz hori lortzeko, behar-beharrezkoa da gizarte eta enpresa ehunarekiko harremana».
«Harreman horren bidez, ezagutza transferitzen dugu, aplikatu ahal izateko, eta prestakuntza eta ikerketaren arloko sektorearen erronka berriak jasotzen ditugu. Horrela, zirkulu bertutetsu bat osatzen dugu, unibertsitatean sortzen den ezagutzaren eta sektore bakoitzean lortzen diren emaitzen artean. Zehazki, Cebekekin, harreman bide sendoak ditugu jada, baina lotura horiek optimizatu behar ditugu, emaitza are hobeak lortzeko», adierazi du.
Bestalde, Perez Toledok azpimarratu du «beharrezkoa» dela «Unibertsitate-Enpresa Prestakuntza Duala txertatzen jarraitzea», eta «garrantzitsua» dela «gazteek gure enpresen beharrak bertatik bertara ezagutzeko aukera izatea, are gehiago garai hauetan, non demografiaren jaitsieraren eraginez zailtzen ari baita lan merkatuaren eskaerak asetzea».
«Bi erakundeak lanean ari gara ere elkarrekin, talentuaren sorrera produkzio ehunaren beharretara eta ikasleen enplegagarritasunaren hobekuntzara egokitu dadin», ziurtatu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.