

Secciones
Servicios
Destacamos
Astelehen honetan Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrera eraman ditu pasa den irailaren 12an hasitako kanpainak bildutako 20.348 sinadurak eta gutun bitartez helarazi dizkie eskaerak eta aldarrikapenak legebiltzarkideei. Erroan Hezkuntza Lege berriak jaso beharrekoen aldarrikapenak hiru dira: euskarazko ikasteredua orokortzea, euskal kultura ardatz izango duen curriculuma eta hezkuntza ez-aratua osorik euskaraz garatzea.
Ardura erakutsi du Eskisabelek Hezkuntza Legeari buruz. Berritzeko prozesua abiatu zenetik berau «hurbiletik eta arreta bereziz» jarraitu dutela oroitu du eta hainbatetan altxa dutela ahotsa euskarak izan beharreko presentzia aldarrikatzeko, «euskararen normalizazioan aurrera egiteko eta etorkizuneko ikasle guztiei euskalduntzeko eskubidea bermatzeko neurriak proposatuz, beti ere». Adibide modura jarri ditu osoko ekarpen gisa erregistratuz edota lege proiektua zehaztu zenean 33 zuzenketa zehatzen bidez egindakoak-
Hala, mahai gainean jarritako proposamena lanketa horren emaitza dela azaldu du, besteak beste etorkizuneko hezkuntza-sistemaren hizkuntza eredua jasotzen duena. «Euskara, berezko hizkuntza, hezkuntza sisteman irakats hizkuntza normalizatua izango da, eta jardueretan erabilera normal eta orokorreko hizkuntza izango da; are gehiago, hizkuntza-eredu orokor eta inklusiboa izango da eta ez ditu ikasleak banatuko hizkuntza-ofizialen arteko aukeraketaren arabera».
Azaldutako «ardura» orokorrean, Eskisabelek hizkuntza ereduek euskararen normalizazioan sortzen duten oztopoa nabarmendu du. «Ezin dugu ezkutatu azken asteetan kezka larria piztu digula egun indarrean diren hizkuntza-ereduak legearen hitzaurrean berariaz jaso eta hiru hizkuntzen izaera bideratzailea ezartzeko zuzenketek» adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak. Bere hitzetan, ereduek ezagutza ukatzen diete hainbat gazteri eta, hala, ezagutzaren unibertsalizazioa «oztopotzen» da.
Ildo horretan, azken zuzenketak ireki duen atearen aurrean «kezka» erakutsi du egungo «oldarraldi judizialaren» testuinguruan. Horren aurrean azaroaren 4an Bilboko kaleetan bildutako jendetza ekarri du gogora eta legebiltzarkideei kontuan hartzeko eskatu die.
Kontseilutik oroitu duten bezala dokumentuaren oinarriak duela urtebete ezarri ziren hezkuntzako, kulturako eta euskararen munduko 211 aditu eta profesionalek landuta. Bidean, gainera, Ikastolen Elkarteak, EHIGE, HEIZE eta Hik Hasi hezkuntza-eragileek edo STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek, hainbat guraso, langile, ikasle eta irakaslek babestu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.