Ikasgela itxien kopuruak gorantz jarraitzen du Euskadin

Uneotan 92 gela daude itxita, atzo baino 14 gehiago

Ane Urdangarin

San Sebastián

Martes, 2 de marzo 2021, 14:37

Orain dela aste batzuk baino hobea da egungo egoera, baina azken egunetan okerrera egun du. Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, eta uneotan orotara 92 ikasgela daude itxita, 60 ikastetxetan.

Publicidad

Atzoko datuekin alderatuz gero, 14 ikasgela gehiago dira ... eta pasa den ostegunetik ia bikoiztu egin da kopuruan. Orduan, 51 gela zeuden itxita. Orduz geroztik, itxierak areagotu egin dira. Ostiralean 62 gela zeuden itxita.

Egun, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela dituela kontutan hartuta (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino), itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,52 da. Ez dago aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxerik Euskadin

Bestalde, ostiralean hasi zen Hezkuntza arloko langileen txertaketa Euskadin. Osasun Sailak zehaztutako eran, txertaketa Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko profesionalekin hasi zen, bai eta eskola-jantokietako begiraleekin ere. Guztiak, 55 urtetik beherako langileak, Hezkuntza sailak jakitera eman zuenez.

Publicidad

Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakasleak eta jangeletako zaintzaileak txertatzen hasi dira

astrazenecaren dosiak

Gaur lehen txertoak jarri dituzte Illunben, Donostia Arenan prestatu duten gunean. Osakidetzak lehen aldiz erabiltzen du horrelako eremu handi bat covid-19aren txertoa jartzeko. Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakasleak eta jangeletako zaintzaileak txertatuko dituzte bertan eta AstraZenecaren txertoa jasoko dute.

Aurreikuspenen arabera, gaur 260 txerto inguru jarriko dituzte, baina dosi kopurua handitzea espero du Osakidetzat. Momentuz, bi erizain talde ari dira, baina 20 talde aritzeko aukera ematen du Donostiako guneak dosi kopurua igotzen doan heinean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad