Euskal Herri osoko ikastetxeentzako Korrikaren unitate didaktikoak eskuragarri jarri dira jada ekimenaren webgunean. Azken edizioetan egin den bezala, AEK-k antolatzen duen Korrikaren bueltan euskararen aldeko hainbat iniziatiba egingo dira 2024an zehar.
Publicidad
Aurkeztutako ikasmaterialak adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Hala, 'Harro' unitatea, 3-6 urtekoentzat pentsatuta dago; 'Herri' unitatea, 6-9 urtekoentzat; 'Orro' unitatea, 9-12 urtekoentzat, eta 'Korri' unitatea, ikasle nagusientzat (12-18 urte). «Hainbat berrikuntza dakarte, baina betiko helburuak: euskararen aldeko jarrera zabaldu, euskararen aldeko kontzientzia suspertu, erabileran eragitea eta Korrika ezagutaraztea», esan dute. Bertan, Korrika zer den bezalako galderak egingo zaizkie, bingo musikatuan aritzeko aukera emango zaie... Halaber, ipuin bat ere eskainiko zaie eta pertsonaiak nola irudikatzen dituzten galdetuko zaie, besteak beste.
Lehen biak ikasgelako arbela digitalean proiektatzeko pentsatuak daude eta beste bietan ikasleek ordenagailu eramangarriak erabil ditzakete webgunean sartzeko. «Horien egilea Iñaki Zapirain Orereta ikastolako irakaslea da, eta jarduerak ez dira soilik euskara arloan lantzekoak, hainbat irakasgaitan erabiltzeko pentsatuta baitaude, esaterako, Gorputz Hezkuntzan», azaldu zuten.
Gida didaktikoak ez dira soilik ikasleentzat, irakasleei ere bideratuak baitaude. Horietako bakoitza deskarga dezakete jarduerak aurrera eramateko argibide guztiekin. Horien artean, irakasleei proposatzen zaie bi asteko kanpaina egitea, nahiz eta euren esku geratzen den edukiak denbora luzeagoz erabili edo proposamenak laburtzea. Gainera, erabaki ahal izango dute jarduera guztiak gauzatu ala ez... «Azken finean, materiala ez da zurruna eta nahieran erabil daiteke», diote.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.