

Secciones
Servicios
Destacamos
Oier Sanjurjo (Lizarra, 1986) izango da aurrerantzean Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari astelehen honetan egin den asanbladak erabaki ostean. 2019tik karguan izan den Elena Zabaleta ordezkatuko du eta elkarteko 14. lehendakaria izango da. «Bere ibilbide profesionalean eta bizitza pertsonalean landutako balio kooperatiboekiko konpromisoaren aitorpena da«, jakinarazi dute ohar bitartez. »Ezaguna da euskararekin eta euskal kulturarekin duen harreman estua«, nabarmendu dute.
Osasuna futbol taldeko jokalari ohia, Ikastolen Elkarteak azpimarratu bezala, harekin duen lotura « bere profilean indar handiz nabarmentzen den alderdia» da eta bertan erakutsi du « iraunkortasun, apaltasun eta konpromiso eredua» dela, «hezkuntza eta kultura ulertzeko moduan ere islatzen diren ezaugarriak«.
Ikasketak, bai Lehen zein Bigarren Hezkuntzakoak, Lizarra Ikastolako ikasle bezala egin zituen eta osteko Batxilergoa San Fermin Ikastolan. «Bere ama Ana Maté eta aita Rafa Sanjurjo ikastolako langileak ziren eta haren bizitzan zuen inplikazioa oso nabarmena zen. Orain ere, San Fermin Ikastolan horrelakoa da, bere hiru seme-alabak bertako ikasleak baitira«, gaineratu dute testuan.
Ikastolen mugimenduak gidari berri bat du Nafarroan: Oier Sanjurjok hartu du Elena Zabaletaren lekukoa, eta NIEko lehendakari izendatu dugu, atzo egindako batzarrean. Ongi etorri eta urte askoan, Oier! eta adiorik ez, Elena! #Guikastola pic.twitter.com/pelHU9LCbn
— Ikastolen Elkartea (@EHIkastolak) March 18, 2025
Sanjurjoz gain, Artezkaritza Batzordea erabat berritu da eta orain Raul Blanco Sanchez-Alarcos (Estellerria) izango da lehendakariordea, eta Iñaki Lerga Espronceda (Hegoaldea), Asier Juaristi Vaquero (Iruñerria), Gorka Alkorta Aranburu (Iruñerria), Isabel Plaza Pérez (Pirinio aldea), Gaizka Zelaieta Iturria (Iparraldea) eta Maider Goñi Errazkin (Sakana) bokalak.
Karguarekin batera Sanjurjok bere gain hartu du ikastolen arteko eta erakunde publiko eta sozialekiko lankidetza indartzeko erronka, hezkuntza, kultura eta gizarte proiektuak bultzatzeko eta bizitzaren esparru guztietan euskararen erabilera indartzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.