![EHUk Urrezko Domina emango dio Eusko Ikaskuntzari](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201901/24/media/cortadas/eusko-k0nD-U703771600246H-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![EHUk Urrezko Domina emango dio Eusko Ikaskuntzari](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201901/24/media/cortadas/eusko-k0nD-U703771600246H-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 24 de enero 2019
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Urrezko Domina emango dio Eusko Ikaskuntzari, euskal unibertsitatearen alde egindako lana aitortzeko. Ekitaldia ostiralean izango da, otsailaren 25ean, Donostiako Carlos Santamaria zentroko auditoriumean, EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zuten Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundiek, eta mendeurrena ospatu zuen iaz. Sortu zenetik, eta gaur egun ere, lurraldetasuna, diziplinartekotasuna, ideologia aniztasuna, erakunde moduan independentea izatea, partaidetza metodologia, gizarte zibilaren ahalduntzea eta ekarpen zientifikoa dira bere oinarriak.
Era berean, EHUk nabarmendu du Eusko Ikaskuntza beti aritu dela goi mailako hezkuntza bultzatzearen alde, eta horrela, EHU bera ere, besteak beste, «Eusko Ikaskuntzak euskal unibertsitatearen alde egindako lanaren fruitu da».
Eusko Ikaskuntzari Urrezko Domina emateko ekitaldia otsailaren 25ean izango da, Donostiako Carlos Santamaria zentroko auditoriumean, 11:30ean, eta, besteak beste, Nekane Balluerka EHUko errektoreak, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak parte hartuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.