Las diez noticias clave de la jornada
Soka-dantza Oñatin iazko azaroan, Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko ospakizunen baitan. JOSE MARI LÓPEZ

EHUk Urrezko Domina emango dio Eusko Ikaskuntzari

Euskal unibertsitatearen alde egindako lanagatik jasoko du aintzatespena, otsailaren 25ean Donostian egingo den ekitaldian

Jueves, 24 de enero 2019

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Urrezko Domina emango dio Eusko Ikaskuntzari, euskal unibertsitatearen alde egindako lana aitortzeko. Ekitaldia ostiralean izango da, otsailaren 25ean, Donostiako Carlos Santamaria zentroko auditoriumean, EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Publicidad

Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zuten Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundiek, eta mendeurrena ospatu zuen iaz. Sortu zenetik, eta gaur egun ere, lurraldetasuna, diziplinartekotasuna, ideologia aniztasuna, erakunde moduan independentea izatea, partaidetza metodologia, gizarte zibilaren ahalduntzea eta ekarpen zientifikoa dira bere oinarriak.

Era berean, EHUk nabarmendu du Eusko Ikaskuntza beti aritu dela goi mailako hezkuntza bultzatzearen alde, eta horrela, EHU bera ere, besteak beste, «Eusko Ikaskuntzak euskal unibertsitatearen alde egindako lanaren fruitu da».

Eusko Ikaskuntzari Urrezko Domina emateko ekitaldia otsailaren 25ean izango da, Donostiako Carlos Santamaria zentroko auditoriumean, 11:30ean, eta, besteak beste, Nekane Balluerka EHUko errektoreak, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak parte hartuko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad