Borrar
Gidaren aurkezpenean, Mugarik Gabe gobernuz kanpokoko erakundeko kideak
Elkarteen barne antolakuntzan eraldaketa feminista sustatzeko gida bat sortu dute

Elkarteen barne antolakuntzan eraldaketa feminista sustatzeko gida bat sortu dute

Gida multimedia tresna bat da, eta elkarteen esperientziak, irakaspenak eta materialak hedatzen ditu, erakundearen eta gizartearen eraldaketak sustatzeko erabilgarriak direnak

Viernes, 14 de diciembre 2018, 19:12

Mugarik Gabe gobernuz kanpokoko erakundeak (GKE) 'Ikusezinean bidaiatzen' gida aurkeztu du, elkarteen barne antolakuntzan eraldaketa feminista sustatzeko jarraibideak eskaintzeko helburuarekin.

Aurkezpenean azaldu zutenez, emakumeen defentsan lan egiteak erakundeen baitako desoreka eta dinamika sexistak identifikatzea eta lantzea dakarrela hausnartu zuen Mugarik Gabe GKEk, eta, horren ondorioz, hiru urteko lana abian jarri zuen, bidelagun ugari prozesura gonbidatuz.

Lehendabizi, hainbat elkarteren lanean praktika onak identifikatu zituzten, eta beste erakunde batzuei praktika on horiek urte batez probatzera gonbidatu. Horietariko bik, Colaborabora-k eta Joxemi Zumalabek, beren esperientziak kontatu zituzten eta hainbat erronka onartu zituzten aurkezpenean, besteak beste, eraso sexisten prebentzioan sakontzea edota bilkuretan emozioen kudeaketa egokia egiteko prestakuntza indartzea.

Horrela, prozesuaren ekarpenekin garatutako gida jendarte arloko antolakundeei zuzendua dago (GGKE, kooperatibak, elkarteak, jendarte mugimenduak eta abar), dagoeneko genero prestakuntza eta hausnarketa dagoeneko dutenei bereziki, barne egitura, joera eta erresistentzia patriarkalen eraldaketan sakondu dezaten.

Gida multimedia tresna bat da, eta elkarteen esperientziak, irakaspenak eta materialak hedatzen ditu, erakundearen eta gizartearen eraldaketak sustatzeko erabilgarriak direnak. Besteak beste, lidergo ereduak, zereginen banaketa, emozioen, zaintzen eta gatazken kudeaketa aztertzeko gakoak ematen ditu gidak, betiere genero arauek egunerokoan duten eragina aztertuz.

Ez dira salbatzen

Erakunde asko emakumeek osatu arren, horrek «ez gaitu praktika eta prozesu patriarkalak gure antolakundeetan berregiteaz salbatzen». «Gure mantra zera izan da, barne aldaketetatik abiatuz gure testuinguruan eraldaketa zabaldu behar dugula, eta apustu feminista barne prozesuen erdigunean mantendu behar dugula, bai eta beste motatako antolaketa hobekuntzak garatzen ditugunean», gaineratu zuen María Viadero Mugarik Gabe-ko genero arduradunak.

'Ikusezinean bidaiatzen' izena jarrio diote gidari, «genero desberdintasun sotilenak direlako identifikatzen eta eraldatzen zailenak: baloreekin, arauekin, harremanen moduekin, botereezkutuekin eta pribilegioekin zerikusia dutenak. Gainera, agenda feminista eta emakumeen eskubideak ikusgai egiten direnean agertzen diren erresistentziak gogoratu nahi izan dituzte izenburu horrekin, bai eta erakunde sozialen barruan ere.

Proiektu kolektiboa

Gida era kolektiboan sortu da. Horrela, «Aitzindariak» bidaiaren hasieran identifikatu ziren jardunbide egokiak dira, eta, genero ekitatearen alde antolakundeko aldaketa prozesuetan aurrera egiteko, beren esperientziatik ikas daiteke: Lakabe, Altekio, Colaborabora, Iniciativa Mesoamericana de Defensoras, Colectivo Cala eta Iacta.

Halaber, genero ekitatearen aldeko antolakundeko aldaketak emateko, jardunbide egokien esperientzia urte betez esperimentatzeko erabakia hartu eta ikasitakoa partekatu duten antolakundeak «Bidariak» dira: Hegoa, Joxemi Zumalabe Fundazioa, Setem Hego Haizea, ESK eta Mugarik Gabe.

Bestalde, «Kontrasterako bidaiariak» prozesuan ikasitakoa partekatu duten antolakundeak dira, zabalpenerako begirada berriekin elikatzeko eta edukiak hobetzeko: Pikara Magazine, Ecuador Etxea, Aldarte eta Euskadiko GKEn Koordinakundeko Genero lantaldea. Azkenik, «Tripulazioa» dira martxan jarri eta gida garatzeraino lagundu duten erakundeak: Alternatives-eko Natalia Navarro, Incyde eta Mugarik Gabe.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elkarteen barne antolakuntzan eraldaketa feminista sustatzeko gida bat sortu dute