Borrar
Patxi Juaristi, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko presidentea, eta Belén Moreno, kartelaren egilea, kongresuko egoitza izango den Gasteizko Europa Jauregiaren aurrean. EI
'Elkartzen Gaituena' lelopean egingo du Eusko Ikaskuntzak XIX. Kongresua

'Elkartzen Gaituena' lelopean egingo du Eusko Ikaskuntzak XIX. Kongresua

2024ko urriaren 2tik 4ra izango da Gasteizen eta gaur aurkeztu du irudia

J. A.

Martes, 9 de enero 2024, 15:21

'Elkartzen Gaituena' lelopean egingo du Eusko Ikaskuntzak XIX. Kongresua 2024ko urriaren 2tik 4ra Gasteizen eta astearte honetan aurkeztu du irudia. Ekitaldiko lehendakari Patxi Juaristi, Soziologiako doktoreak eta UPV/EHUko irakaslea, eta Belén Moreno, kartelaren egilea, izan dira gaur aurkezpenean.

Kartela aukeratzeko, Eusko Ikaskuntzak lehiaketa ireki bat deitu zuen, eta 44 proposamen jaso zituen. Proposamen horien artean lau finalista aukeratu ziren eta bazkideek gogokoena bozkatu zuten. Ondoren, epaimahai aditu batek Belén Moreno Zaldibar artista gipuzkoarraren Kohesioa izeneko lana aukeratu zuen.

Epaimahaiaren iritziz, proposamena «bat dator guztiz kongresuaren mezuarekin eta haren helburuekin», eta ikuspegi berritzaile eta sortzailea aurkezten du diseinuari, tipografiari, koloreei eta estiloari dagokienez. Gainera, «bisualki erakargarria da eta hainbat irakurketa egiteko aukera ematen du: formetan, erdigunean kokatzen diren pertsonak ikusten dira, baina lurraldeak ere hautematen dira. Zirkuluak eta haien elkarguneak batasunarekin, lankidetzarekin eta kohesioarekin parekatzen dira, eta koloreak, formak eta neurriak aniztasunarekiko keinu argitzat hartzen dira. Era berean, irudian ikusten diren zuhaitzek Eusko Ikaskuntzaren haritza bera gogorarazten dute eta markarekiko hurbilketa gisa interpretatzen dira» zehaztu du epaimahaiak.

1918tik, Eusko Ikaskuntzak Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak antolatzen ditu aldizka, ikerketa eta kultura sustatzeko, eta euskal gizartearen beharrei eta erronkei erantzun estrategikoak emateko, aurrerabidea sustatzeko helburuarekin.

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren inguruko informazio zehatza urtarrilaren 26an Gasteizen izango den aurkezpen batetan emango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Elkartzen Gaituena' lelopean egingo du Eusko Ikaskuntzak XIX. Kongresua