J. A.
Martes, 9 de enero 2024, 15:21
'Elkartzen Gaituena' lelopean egingo du Eusko Ikaskuntzak XIX. Kongresua 2024ko urriaren 2tik 4ra Gasteizen eta astearte honetan aurkeztu du irudia. Ekitaldiko lehendakari Patxi Juaristi, Soziologiako doktoreak eta UPV/EHUko irakaslea, eta Belén Moreno, kartelaren egilea, izan dira gaur aurkezpenean.
Publicidad
Kartela aukeratzeko, Eusko Ikaskuntzak lehiaketa ireki bat deitu zuen, eta 44 proposamen jaso zituen. Proposamen horien artean lau finalista aukeratu ziren eta bazkideek gogokoena bozkatu zuten. Ondoren, epaimahai aditu batek Belén Moreno Zaldibar artista gipuzkoarraren Kohesioa izeneko lana aukeratu zuen.
Epaimahaiaren iritziz, proposamena «bat dator guztiz kongresuaren mezuarekin eta haren helburuekin», eta ikuspegi berritzaile eta sortzailea aurkezten du diseinuari, tipografiari, koloreei eta estiloari dagokienez. Gainera, «bisualki erakargarria da eta hainbat irakurketa egiteko aukera ematen du: formetan, erdigunean kokatzen diren pertsonak ikusten dira, baina lurraldeak ere hautematen dira. Zirkuluak eta haien elkarguneak batasunarekin, lankidetzarekin eta kohesioarekin parekatzen dira, eta koloreak, formak eta neurriak aniztasunarekiko keinu argitzat hartzen dira. Era berean, irudian ikusten diren zuhaitzek Eusko Ikaskuntzaren haritza bera gogorarazten dute eta markarekiko hurbilketa gisa interpretatzen dira» zehaztu du epaimahaiak.
1918tik, Eusko Ikaskuntzak Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak antolatzen ditu aldizka, ikerketa eta kultura sustatzeko, eta euskal gizartearen beharrei eta erronkei erantzun estrategikoak emateko, aurrerabidea sustatzeko helburuarekin.
Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren inguruko informazio zehatza urtarrilaren 26an Gasteizen izango den aurkezpen batetan emango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.