Borrar
Parte-hartzaileak eta programa bultzatzen duten erakundeen ordezkariak. Eusko Ikaskuntza
Emantzipazioa eta garraio publiko falta, gazteen ardura nagusiak
Gazteak Mugaz Gaindi

Emantzipazioa eta garraio publiko falta, gazteen ardura nagusiak

Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko 16 eta 32 urte bitarteko hogei gaztek hartu dute parte

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 27 de julio 2023, 15:26

Emantzipazioa eta garraio publiko falta dira gazteen ardura nagusiak, 'Gazteak Mugaz Gaindi' programak jaso duenez. Urtarrilean abiatu zen eta ordutik hiru lurraldeetako gazteek izan dute ahotsa antolatu diren topaketa ezberdinetan. Eta guztietan aipatutako bi alorrak azpimarratu dira. Mugaren bi aldeetako etxebizitzaren egoerak emantzipazioa oztopatzen duela eta, horrekin batera, gazteriaren proiektu pertsonal eta familiarrak aurrera eramatea; batetik; garraioa ez dela nahikoa aipatzen da, kultura- eta hezkuntza-elkarreragina mugatzen baitu eta, ondorioz, elkarri aberastean eragin, bestetik.

Topaketetan esparru desberdinen inguruan jardun dira: Iruñean elkar ezagutzeari, aurreiritziei eta estereotipoei buruz (urtarrila), Baionan hizkuntza eta kultura komunari buruz (otsaila), Beran gazteriaren ongizatean eragiten duten faktoreei buruz (martxoa) eta Hendaian jasangarritasunari eta trantsizio ekologikoari buruz (apirila). Azkenik, maiatzean Irunen prozesuak jasotako emaitza, ondorioak eta proposamenak parte hartu duten kideekin elkarbanatu ziren.

Ildo horretan, partaideak elkarren artean harremanetan jarrita Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako gazteen artean kultura-nortasun partekatua dagoela ondorioztatu du Mugaz Gaindi programak, nahiz eta protagonistek «errealitate administratibo eta juridiko desberdinek hezkuntza- eta lan-aukerak murrizten» dituztela nabarmendu duten, baita horrek frustrazioa eta desberdintasuna sortzen dituela.

Azkenik, proiektuak agerian utzi du oso garrantzitsua dela kulturen arteko elkarrizketa bultzatzea, errespetua sustatzea eta aniztasuna baloratzea; administrazio-desberdintasunak eta oztopo burokratikoak direla-eta, zaila izan daiteke mugaz gaindiko proiektuak eraginkortasunez ezartzea; eta hezkuntza- eta prestakuntza-programak indartu behar dira kultura arteko ikaskuntzaren, eleaniztasunaren eta gaitasun ekintzaile eta berritzaileen alde. Gazteak prestatu behar dira lan-munduaren erronkei aurre egiteko eta, hortaz, Euroeskualdearen garapenean eragiteko.

Gazteak Mugaz Gaindi programa 2022an jarri zen martxan eta 16 eta 32 urte bitarteko hogei gaztek hartu dute parte, Euroeskualdearen barne-aniztasuna adierazten duten profilekin. Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak eta Insup Formation-ek sustatutako ekimena da Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako gazteen ikuspegitik Euroeskualdearen indarguneak eta ahuleziak aztertzeko eta euren kezkak eta eskaerak jasotzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emantzipazioa eta garraio publiko falta, gazteen ardura nagusiak