EGK
Gazte Plaza

Erakusketa ibiltaria garapen jasangarrirako eta 2030 Agendari buruzko «ezagutza areagotzeko»

Pasa den astetik urriaren 17ra Bizkaian izango da eta urriaren 20tik 24ra Errenterian

J. A.

Lunes, 2 de octubre 2023, 12:07

Euskal Autonomia Erkidegoko 18 eta 30 urte bitarteko gazteen artean garapen jasangarrirako eta 2030 Agendari buruzko «ezagutza areagotzeko» 'Gazte Plaza' erakusketa ibiltaria antolatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) iraila eta urrian zehar. Bizkaian egingo ditu lehen egonaldiak eta, ostean, Errenterian izango da.

Publicidad

Egitasmoa Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda Idazkaritzarekin, Gazteria Zuzendaritzarekin eta EAEko lau herritako udalekin batera sustatu du gazte-elkarteen plataformak. Agenda 2030 proiektuaren baitan kokatzen da proiektua, eta hain zuzen, berau gazteei ezagutaraztea du helburu. GJHei dagozkien azalpenak biltzen dituen karpa bisitatzeaz gain, bisitariek aukera izango dute horietako batzuen inguruan sakontzeko hainbat jardueren bidez.

Pasa den irailaren 26an estreinatu zen erakusketa ibiltaria Getxon eta Geltoki Plazan izango da gaur arratsaldera arte. Ostean, urriaren 5etik 9ra Portugaleteko La Canilla Plazan eta urriaren 12tik 17ra Laudioko Alberto Acero Plazan izango da. Azkenik, urriaren 20tik 24ra Errenteriako Aguirre Lehendakari Plazan ikusi ahalko da erakusketa.

Karpa egunero egongo da zabalik 12:00etatik 19:00etara. Arratsaldeetan, GJHetan jorratzen diren gaiak lantzeko scape rooma eta hitzaldiak egingo dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenta den Iratxe Uriartek, proiektu honen helburua 2030 agendaren ezagutza gazteen artean sustatzea dela adierazi du. Iratxek, Gazte plazara hurbiltzeko deia egin die Euskadiko gazteei, eta eskerrak eman dizkie proiektuaren parte izan diren guztiei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad