

Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 24 de septiembre 2018, 15:36
'Waste to Energy: Hondakinen kudeaketa Europan' jardunaldia hartu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkeak. Bertan, GHK-k, lurraldeko hondakinak kudeatzeaz arduratzen den organoak antolatuta, material hauen kudeaketaren inguruan jardun dira. Europako eta Gipuzkoako hiri-hondakien tratamenduaren egungo egoera mahai gainean jarri du eta balorizazio energetikoa (zaborra erraustea) hondakinen isurtzearen irtenbidearen parte dela azpimarratu dute. Peter Georg Quicker irakasleak eta Jan-Peter Born doktoreak. Bi adituek adierazi dute «ezinbestekoa» dela «herrialde guztiek hondakinen hierarkia errespetatzea, hondakinen baliabideak aprobetxatzea eta zabortegia azkeneko aukeratzat uztea ingurumenarekiko duen eragin negatiboa dela eta».
Bertan parte hartu dute José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatuak; César Gimenok, GHK-ko zuzendari nagusiak; Peter Georg Quicker-ek, Alemaniako RTW Aachen University-ko erregaien teknologien unitateko zuzendaria Alemanian; eta Jan-Peter Born-ek, Holandako HVC Alkmar-eko merkataritza-garapeneko arduradunak.
Europako balorizazio energetikoko instalazioen esperientziak ezagutarazi dituzte Peter Georg Quicker irakasleak eta Jan-Peter Born doktoreak. Birziklatzearen eta balorizazio energetikoaren osagarritasuna azaldu dute, eta birzikla ezin daitezkeen hondakinentzako balorizazio energetikoa aukeratu beharko lutzatekeela adierazi. Jan-Peter Born doktorea berriz, Europan errausketa-zepen aprobetxamenduari buruz aritu da: «Errausketa-zepak oso baliagarriak dira, haien bitartez obrarako materialak sor daitezke eta metalak berreskuratu daitezke. Birziklapenaren helburuak handitzen dira ere, Europako Batzarrak metalen berreskuratzea balorizazio energetikoaren bitartez alternatibarik hoberena dela baitio».
Balorizazio energetikoko plantei eta zabortegiei dagokienez, Gipuzkoak gaur egun guztizko menpekotasuna du, eta esan dutenaren arabera, «zepen-balorizazio instalazioa urtean 52.000 tona hartzeko gai izango da eta prozesu desberdinen bitartez hondar horiek agregakin birziklatu bihurtuko ditu, obra publikoan erabiltzeko moduan. Plantan ekoiztutako hondarrekin urtero 10 kilometroko errepide tartea asfaltatuko litzake, Donostia eta Andoain arteko distantzia gutxi gorabehera. Balorizazio energetikoko plantak eta biometanizazio plantak ekoizten duen energiak 45.000 etxe hornituko ditu, eta Gipuzkoako Ingurumen Gunea Gipuzkoako energia berriztagarriaren lehen iturri bihurtuko da».
Gipuzkoako sistema Europako zuzentarauetan oinarritzen da, gaineratu dutenez, eta bere funtsezko printzipioak dira: prebentzioaren, kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren bidez, sortutako hondakinak ahalik eta gehien murriztea, batetik, eta, material birziklagarriak berreskuratuz eta hauek duten energia aprobetxatuz, hondakina baliabide gisa erabiltzea. Horregatik, esan dute, balorizazio energetikoa (errausketa, energia sortzeko) da aukera nagusia eta soluziorik onena Gipuzkoak bizi duen problematikari irtenbidea emateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
La Avenida más codiciada: de los bancos a las grandes firmas
Beatriz Campuzano
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.