

Secciones
Servicios
Destacamos
Martes, 16 de agosto 2022, 13:28
Ez dira garairik onena ganaduzale eta nekazarientzat, bakarka ere larriak izan daitezkeek hainbat arazok bat egin baitute azken hilabeteotan: euren jarduerarako ezinbestekoak dituzten hornigai askoren etenik gabeko garestitzeak, euri falta zortzen ari den eragozpenek... Horrez gain, kontsumitzaileen joera ere aldatzen doa arloren batzuei dagokienez, eta ez ekoizpeen onerako.
Eusko Jaurlaritzaren baitako Hazi Fundazioak jakinarazi duenez, iaz esne-kontsumoak % 4ko beherakada izan zuen Euskadin. «Joera hori azken urteetan gertatzen ari da, eta lotuta dago, gainera, esne-abeltzaintzako ustiategietan beherazko joerarekin», nabarmendu dute. Hain zuzen ere, Euskadin 470 ustiategi daude une honetan, eta 20.294 esnetarako behi.
Antzeko zerbait gertatzen ari da, iturri berak emandako datuen arabera, haragitarako behien sektorearekin ere. Kasu horretan, kontsumoa % 5 jaitsi da 2021ean. Sektore horretan, Euskadin 3.997 ustiategi ditugu, eta aipatzekoa da 2015etik 2019ra jaitsierak nabarmenak izan direla, baina 2019tik egonkortzen ari da.
Gauzak horrela, eta produktu horien kontsumoa bultzatzeko eta Euskadiko haragitarako eta esnetarako behien sektorea balioesteko, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak online marketineko eta sare sozialetako kanpaina bat jarri zuten abian, eta abuztua amaitu artean jarraituko du indarrean. Izan ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek esan bezala, «lehen sektorea laguntzeko dugun aukera era kontzientean bertako produktua kontsumitzea da».
.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.