Estibaliz Amorrortu Gomez izango da aurrerantzean Bat Soziolinguistika Aldizkariko zuzendaria karguan Iñaki Martinez de Lunari erreleboa hartu ostean. Soziolinguistika, munduko hizkuntza aniztasuna eta diskurtsoaren azterketaren inguruan egin du bere ikertzaile ibilbidea. Horien artean nabarmentzekoak dira Ane Ortegarekin eta Jone Gorigolzarrirekin erdaldunen eta euskal hiztun berrien inguruan azken urteetan egindako lanak.
Publicidad
Amorrortu Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1992) eta Hizkuntzalaritza doktorea da University of Southern Californian (2000). Egun Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Moderno eta Euskal Ikasketen Saileko irakaslea da. Soziolinguistika eta Hizkuntzen Didaktikaren arloko eskolak ematen ditu Euskal Filologiako, Hizkuntza Modernoetako eta Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduetan.
Bat soziolinguistika aldizkariaren Argitalpen Batzordearen kide izan da urtetan, zuzendari ardura hartzera urratsa eman aurretik. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren Aholku Batzordeko kide ere bada. Gaur egun, besteak beste, Galizia, Katalunia, Madril eta Euskal Herriko ikertzaileak biltzen dituen Equiling ikerketa-proiektuan dihardu.
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegik' sortu zuen aldizkaria 1990ean eta, ordutik, urtean lau zenbaki argitaratzen ditu soziolinguistika esparruko aldizkari zientifikoak. Euskal Herrian zein atzerrian landutako eredu teorikoak, esperientziak eta erreferentziak eskaintzen ditu zenbakiotan, beti euskaraz, euskararen biziberritze prozesuaren inguruko ezagutza zientifikoa hedatzea baitu helburu. 2020Tik aldizkaria formatu digitalean ere kontsulta daiteke.
Txillardegi hamar urtez izan zen arduradun eta haren ostean Maria-Jose Azurmendi (2001-2006) eta Iñaki Martinez de Luna (2007-2022) izan dira zuzendariak. Soziolinguistika Klusterretik «eskerrik beroenak» azaldu dizkiote soziologo gasteiztarrari urte hauetan guztietan Bat soziolinguistika aldizkariaren gidaritzan egindako lan eskergarengatik. Etorkizunari begira, gainera, estuki jarraituko du elkarlanean, Argitalpen Batzordeko kide izaten jarraituko du-eta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.