![«Etxebizitza Parke Publikoa modu esanguratsuan handitu behar da»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/06/13/egk-k0SH-U200544069312baD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![«Etxebizitza Parke Publikoa modu esanguratsuan handitu behar da»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/06/13/egk-k0SH-U200544069312baD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak «Etxebizitza Parke Publikoa modu esanguratsuan» handitzea eta, horretarako, aurrekontuetatik bideratzen den «inbertsioa baxua» egungo Barne Produktu Gordinaren %0,2tik «%2ra gerturatzea» aldarrikatu zuen Eusko Legebiltzarrean Emantzipazio Estrategiari ekarpenak egiteko agerraldian. Bertan izan ziren Iratxe Uriarte, EGK-ko presidentea, eta Ane Elizegi, etxebizitza-teknikaria.
Bigarren pausu bezala adin-tartea egokitzea proposatu du Uriartek, zehazki Gazteria Legeak finkatzen duena errespetatzea, bestelakoan «minimoa igotzeak emantzipazioari eta enpleguari buruzko datuak hobetzen ditu, eta desitxuratu egiten du Emantzipazio Estrategiaren xede den gazteriaren errealitatearen azterketa». Hau da, EGKtik 18-30 adin-tartea jarraitzea proposatzen da.
Emantzipazio Estrategia mintzagai izateaz gain, Uriartek Euskadiko gazteen egoera legebiltzarkideei gogorarazteko zenbait datu plazaratu ditu. Esaterako, emantzipazioaren batez besteko adina 29,7 urtekoa dela eta hau gazteek nahiko luketena baino «bost urte gehiagokoa» dela. Hala, soilik %16,3 soilik dago emantzipatuta eta EGK-ko presidentearen aburuz arrazoi nagusia «enpleguaren baldintza prekarioa» da, hau da, «soldata kaskarrak, aldibaterako lan kontratuak, partzialtasuna, eta langabezia tasa». Hori dela-eta etxebizitza duin baterako sarbidea izatea zaila dela ohartarazi zuen agerraldian eta, irtenbide modura, fokua etxebizitza parke publikoan jarri duen Uriartek. «Urria da oso, eta izugarria da gazte baten erosketa edo errenta ahalmenaren eta merkatu librearen eskaintzaren arteko arrakala».
Zehazki, 18 eta 34 urte arteko 27.735 pertsona daude izena emanda Etxebiden Uriartek aipatutako datuen arabera, eta hauetatik «4.369ri soilik» esleitu zitzaien etxebizitza bat 2019 eta 2021 urteen artean.
Emantzipazioa errazte aldera etxebizitza sustapen publikoetan 30 urtetik azpiko pertsonentzako azpikupo bat sortzea proposatu zuen EGK-ko presidenteak –36 urtetik beherako %40ko erreserbaren barnean– eta bizitza- eta emantzipazio-proiektuak malgutasunez garatu ahal izateko eta aurreztea bermatzeko etxebizitza eredu berriak sustatzea mahai gainean jarri du, besteak beste Kataluniako Lagapen Etxebizitzen eredua jarraituz. «Oso positiboa da, ongi aztertu beharko litzateke».
Bestetik, alokairuaren prezioa mugatzearen aldeko aldarria egin du EGK-ko presidenteak eta dirulaguntzen eraginaz ohartarazi du. «Gazte batek bere diru-sarreren %30 bideratu beharko lukeela gehienez etxebizitzaren errenta edo hipoteka ordaintzeko». Bere hitzetan, dirulaguntzekin soilik hori ez da lortuko, «alokairuen prezioak mugatzea beharrezkoa da. Dirulaguntza zuzenak eskaintzen diren arren, prezioen mugarik ezean ez baita etxebizitza eskubidea bermatzen Euskadin».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.