Borrar
Etxebizitzarako sarbidea ikuspuntu feministatik aztertzen jarraitzeko topaketa
Etxeko Giltza Moreak | EGK

Etxebizitzarako sarbidea ikuspuntu feministatik aztertzen jarraitzeko topaketa

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 'Etxeko Giltza Moreak' proiektuari jarraipena emango dio datorren asteartean, apirilak 25, Gasteizen

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 20 de abril 2023, 12:20

2022an Donostian abiatutako 'Etxeko Giltza Moreak' proiektuari jarraipena eman eta etxebizitzarako sarbidea ikuspuntu feministatik aztertzen jarraitzeko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) topaketa antolatu du datorren asteartean, apirilak 25, Gasteizen.

Elkarteen plataformaren arabera, gazteek emantzipatzeko dituzten aukera urriak are txikiagoak dira emakume gazteen kasuan, zorpetze handiagoak jasan behar baitituzte emantzipatzeko, batez ere gipuzkoarren eta gazteenen (18-24) kasuan. Aldiz, emantzipazio tasa altuagoa dute emakume gazteek (%22) gizonek baino (%14), hau da, emakumezko gazteak lehenago emantzipatzen dira gizonezkoak baino.

Ez da etxebizitzaren alorrean genero-ikuspegia txertatzeko EGK-k emandako lehen pausua. Besteak beste, pandemiak gogor jo zuenean aurrez estrukturalak ziren hainbat arazo nabarmendu zirela salatu zuen eta, irtenbideak aurkitze aldera, 'Zutabeak Arrakalatzen' topaketa antolatu zuen 2021eko urrian, besteak beste familia ereduak eta hauek etxebizitzaren egituran duten eragina edo emakume gazteentzat etxebizitza espazioak seguruak diren aztertzeko Oihane Ruiz Menendez arkitekto urbanista feminista, Kalea(n) Bizi arkitektura elkartea eta Abaraska etxebizitza kooperatiboaren laguntzarekin.

Ondorio nagusienen artean bat nabarmendu zen: etxebizitza ereduak anitzak badira ere ohiko egitura jarraitzen dute, oinarri androzentriko eta patriarkalaren arabera eraikiak baitaude. Hala, hurrengo pausua bestelako ereduak aztertzea izan zen, esaterako kolaboratiboak Hiritik At eta Sostre Civic elkarteetako kideekin, emantzipatzeko bestelako ereduak ezagutarazteko.

Topaketa horien zenbait galdetegirekin osatu ditu EGK-k, datuen atzean dagoen fenomenoan sakontzeko. Izan ere, emakumeek gizonezkoek baino soldataren ehuneko handiagoa bideratu behar dute emantzipatzeko. Orain, kontrastea egin nahi du elkarteen plataformak datorren astearteko topaketarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxebizitzarako sarbidea ikuspuntu feministatik aztertzen jarraitzeko topaketa