

Secciones
Servicios
Destacamos
EL DIARIO VASCO
Jueves, 18 de abril 2019, 13:01
Zer hizkuntzatan hitz egiten dute Euskal Herriko Twitter erabiltzaileek? Eta nolako harremanak dituzte elkarren artean? Bi galdera horiei erantzuten dien analisia egin du Elhuyarreko ingeniaritza linguistikoko taldeak, eta Euskal Herriko Twitter erabiltzaileen erradiografia bat aurkeztu berri du.
Elhuyarreko ikertzaileek Euskal Herriko Twitter erabiltzaileek erabilitako hizkuntzak aztertu dituzte lehendabizi. Batez ere, euskararen erabilera beste hizkuntzen aldean zenbatekoa den jakitea izan da helburua. Emaitzak argiak dira: gaztelania da nagusi Euskal Herriko Twitter erabiltzaileen artean, alde handiarekin gainera. Euskal Herriko txioen % 80 inguru gaztelaniaz idatzi eta bidaltzen da. Euskara da bigarren hizkuntzarik erabiliena, baina askoz datu xumeagoarekin: Euskal Herriko txioen ia % 10 dira euskaraz. Ondoren, frantsesa eta ingelesa paretsu ageri dira Euskal Herriko txioetan, bakoitza % 5 inguruko erabilerarekin.
Sare sozialetan, mundu errealean edo fisikoan bezala, erabiltzaileak interes edo ezaugarri komunak dituzten beste erabiltzaile batzuekin erlazionatzen dira. Interes komun horiek era askotakoak izan daitezke: kirol-zaletasunak, kulturalak, politikoak, hizkuntzari dagozkionak… Ardatz horien inguruan, erabiltzaile-taldeak edo komunitateak osatzen dira. Bada, Elhuyarreko ikertzaileek Euskal Herriko erabiltzaile- komunitateak identifikatu nahi izan dituzte. Horretarako, birtxiokatzeak ustiatu dira, irizpide hori erabiltzen baita Twitterren komunitateak aurkitzeko. Birtxioak oinarri hartuta, elkarrekin harreman handia duten erabiltzaile-taldeak identifikatu dira.
Erabiltzaile-komunitateen analisian argi ikusi da Euskal Herriko Twitter erabiltzaileen arteko hartu emana lau aldagai nagusik definitzen dutela: politikak, geografiak, kirolak eta euskarak. Komunitateen tamainari dagokionean, euskalgintza oso komunitate handia eta trinkoa da, eta Nafarroako komunitatea ere handia eta trinkoa da. Halaber, influencer gehienak komunikabideak dira, eta nabarmentzekoa da sare sozialetan ere eragin handieneko eragileak paperezko hedabideak izatea.
Ondorioz, analisian ikusi da posible dela eremu geografiko bateko (kasu honetan, Euskal Herriko) Twitter erabiltzaileen hizkuntza-erabilera modu automatikoan eta zehaztasun handiz neurtzea. Gainera, automatizazio horrek aukera ematen du txio-bilduma handiak eta etengabe prozesatzeko. Halaber, ikusi da erabiltzaile- komunitateak identifikatzea tresna baliagarria dela era askotako azterketak egiteko; besteak beste, hizkuntzen erabilerarekin lotutakoak. Gainera, etorkizuneko analisietan aldagai gehiago ere sar daitezke (adibidez, generoa, tematika...) ondorio aberatsagoak lortzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.