

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Jueves, 27 de marzo 2025, 12:13
Euskaltzaindiak 2024an hildako sei euskaltzain omenduko ditu bihar Bilbon Akademiaren egoitzan egingo den ekitaldian. Aurrez, martxoko osoko bilkura egingo da eta 12:00etan hasiko da ageriko bilkura. Gontzal Mendibil musikariak egingo du sarrerakoa, 'Neugan bizi gabe biziz' abestia interpretatuz, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.
Ondoren, banan-banan irakurriko dira iaz hildako sei euskaltzainen profilak, hots, hilberri-txostenak: Roldan Jimenok irakurriko du Patxi Oroz ohorezko euskaltzainari dagokiona, Patxi Uribarrenek Luis Baraiazarrarena, Adolfo Arejitak Martzel Andrinua ohorezko euskaltzainarena, Miren Azkaratek Georges Rebuschi ohorezko euskaltzainarena, Andres Urrutiak aztertuko du Xabier Erdozia euskaltzain urgazlearen profila, eta Arantzazu Fernandezek Patri Urkizu urgazlearena.
Tarteka, Gontzal Mendibilek beste bi pieza interpretatuko ditu: 'Betiko iturria' eta 'Non ezkutatu zara!'.
Biharko omenaldiak pasa den urtarrilaren 31n Donostian egindakoei batuko dira. Orduan Iñaki Beobide (1934-2024), Maite Idirin (1943-2024), Bernard Goity (1926-2024), Erramun Baxok (1928-2024), Jose Antonio Aduriz (1949-2024) eta Joxe Ramon Zubimendi (1952-2024) oroitu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan eta haien profilak edo euskararen akademiak deitzen dien bezala hilberri-txostenak irakurri zituzten, hurrenez hurren Joxe Mari Iriondok, Jokin Apalategik, Xipri Arbelbidek, Pantxoa Etchegoinek, Miriam Urkiak eta Xabier Euzkitzek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.