Jan Echevarría
Lunes, 20 de mayo 2024, 13:55
Euskaltzaleen Topaguneak Batera jauzi jendarte laborategia jarri zuen martxan 2023an euskal hizkuntzaren erabileran goranzko jauzi bat eman asmoz. Ekimenaren arduradunen arabera, hainbat sektoretako eragileekin elkarlanean jorratutako prozesu horren emaitzak, erakundeak iaz egindako III. Kongresuan ikusi zuen argia, non mugimendu euskaltzalearen ildo estrategikoa onartu zen, erabileraren arorako norabidea finkatuz.
Publicidad
Topagunetik nabarmendu dutenez, herriz herri Euskal Herri osora zabaldu nahi du orain dinamika hori, tokian toki euskararen aldeko sarea zabaldu, komunitategintzan sakondu, akordio berriak adostu eta erabileran jauzi bat emateko oinarriak sendotzeko.
Arrigorriagan hasi du bere ibilbidea Batera Jauzik jendarte laborategiak. Euskarri euskara elkarteak, Arrigorriagako Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean abiarazitako prozesua maiatzean hasi eta azaroa bitartean luzatuko da.
«5 lagunez osatutako talde motorra gidari dutela, herriko sektore ezberdinetako 13 pertsonek osatu dute Elkarrizketa Talde eragilea. Tartean, ekarpenak ahalik eta aberatsenak izan daitezen, herriko xede talde esanguratsuenekin kontraste batzarrak egingo ditu Elkarrizketa Talde Eragileak», esan dute. Ildo horretan, azaroaren amaierarako hizkuntzaren egoeraren diagnosi komunitario bat adosteaz gain, Arrigorriagan euskararen erabilera hauspotzeko epe luzeko gidalerroak zehaztuko direla nabarmendu dute.
Halaber, eta euskararen biziberritze prozesuak euskalgintzan ari diren eragileez gain bestelako bultzatzaileak ere behar dituela kontutan hartuta (euskaratik urrunago bizi direnak, esaterako), prozesu komunitarioak sustatzearen balio eraldatzailea azpimarratu nahi du Topaguneak.
Publicidad
Helburu horren bila, Batera Jauzi jendarte Laborategiak Euskal Herrirako lehenetsitako eraldaketarako baldintzak herriz herri eta gobernantza partekatuan oinarrituta garatu nahi ditu Euskaltzaleen Topaguneak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.