Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Jueves, 23 de enero 2025, 16:20
Euskarari eta euskal kulturari dagozkion gaien inguruan elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu duteLabayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI). Ekitaldian izan dira Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendaria eta Nagore Ipiña HUHEZIren dekanoa.
Hitzarmenaren arabera, euskarari eta euskal kulturari dagozkion gaiak izango dira bi erakundeek batera arituta landuko dituzten gai nagusiak, beste hainbatekin lankidetza bilatuta. Akordioan sakontzea ere adostu dute bi erakundeek, HUHEZIren eta Labayru Fundazioaren arteko lankidetza eremu horietan unean uneko proiektuak sortzen diren heinean.
Sinadura ekitaldiaren ondoren Igone Etxebarriak esan duenez, Labayru Fundazioak «euskal hizkuntza eta kultura ikertzeko eta zabaltzeko misioa izan du gidari bere ibilbide luzean, beti gizartearen zerbitzura». «Hitzarmen honen bitartez, indarrak batuko ditugu etorkizunean ere helburu hori lortzeko», gaineratu du.
Bere aldetik, Nagore Ipiñak gaineratu du hitzarmena bat datorrela HUHEZIren balioekin eta aukera emango diola Mondragon Unibertsitateari euskarari eta euskal kulturari dagozkion gaietan ikertzen jarraitzeko. «Bidelagun gakoa da zentzu horretan guretzako Labayru Fundazioa», ziurtatu du.
Erakundeotako ordezkariek gaineratu dute hizarmenarekin sustatu nahi dutela «erakundeen arteko ahalik eta elkarlan eraginkorrena», betiere, erakunde bakoitzaren autonomia bermatuta. Sinatzaileen esanetan, helburua da bi erakundeen jardunak ahalik eta koordinatuen eramatea, indarrak biderkatzeko asmoz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.