![Euskararen aldeko duela 75 urteko manifestua gaurkotu du Eusko Ikaskuntzak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/26/eusko-ikaskuntza-U22017977279703oC-U230126025539bPD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Euskararen aldeko duela 75 urteko manifestua gaurkotu du Eusko Ikaskuntzak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/26/eusko-ikaskuntza-U22017977279703oC-U230126025539bPD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Martes, 26 de noviembre 2024, 12:41
1948n Eusko Ikaskuntzak egindako VII. Kongresuan ezarri zuen abenduaren 3an ospakizunerako data eta hurrengo urtean izan zen lehen Euskararen Nazioarteko Eguna. Hartatik ez da inoiz kale egin eta 75. urteurrenari begira Baionako udaletxean euskal erakunde eta instituzioetako ordezkariak bildu ditu 'Euskara, gizartearen kohesiorako elementua' lelopean, testuingurua googra ekarri, aldarrikapena eguneratu eta adierazpen berria irakurtzeko. Ana Urkiza Eusko Ikaskuntza lehendakaria izan da arduraduna.
Bertan izan dira ean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidentea eta Baionako auzapeza, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan dira bertan. Eusko Ikaskuntzaren izenean Urkizak berak eta Claude Mehats Ipar Euskal Herriko lurralde arduradunak parte hartu dute. Iadierazpenaren irakurketa amaitzean ordezkari guztiek sinatu dute.
Eusko Ikaskuntzako lehendakariak 1948an euskarak bizi zuen testuingurua ekarri du gogora, «Espainiako Estatuan hizkuntzaren jazarpen pairatzen» ari zela. Adierazpenean adierazten denez, 75 urte geroago, askoz ere egoera hobean, «1949ko izpiritu hura baliokoa da gaur egun ere» eta «euskara biziberritzeko nahi eta behar hark bizirik jarraitzen du». Euskararen erabateko normalizaziorako eta dagokion tokia betetzen jarrai dezan, abenduaren 3ko ospakizuna bultzatzera deitu dute, euskaraz bizitzeko nahiaren erakusgarri. Horretarako, euskal lurralde guztietan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz bizitzeko baldintzak bermatu behar direla adierazten da. Berdintasunezko gizarte bat eraikiko bada, euskara eremu guztietan presente egon ahal izateko aukera eraikitzen lagunduko duten politika sendoak eskatu dira.
Jardunaldiaren bigarren zatian mahai-inguru bat egin da 'Nola trinkotu eta saretu euskal hiztunen komunitatea' izenburupean. Euskalgintzako eragile nagusienetako batzuek hartu dute parte mahai inguru honetan: Xan Aire (Plazara), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea), Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua), Peio Jorajuria (Seaska) eta Ihintz Oliden (AEK) eta Xalbat Alzugarayk (Eusko Ikaskuntza) moderatuta.
Honetan eragile bakoitzak euskal hiztunen komunitatea integratzeko eta sendotzeko dituen erronka eta oztopoetan jarri da arreta. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta herritarren hizkuntza-eskubideen bermea, euskararen balioa eta ez instrumentalizatzearen garrantzia, eta euskara elkarbizitzarako eta kohesiorako elementu gisa planteatzea izan dira eztabaidaren ardatz nagusiak. Azkenik, erakundeek eta gizarteak euskararen sendotzean eta biziberritzean duten erantzukizuna jarri dute mahai gainean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.