

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Martes, 1 de abril 2025, 15:01
Zein dira nafar gizartean onarpen soziala lortzen duten, eta lortzen ez duten, euskararen sustapenari buruzko elementu diskurtsiboak? Ez da galdera makala, eta erantzuna ez da bat-batean bota daitekeenetakoa. Baina horixe da 'Euskararen sustapena nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta (metodologia mistoko ikerketa: kualitatiboa eta kuantitatiboa)' txostenaren abiapuntua. Eusko Ikaskuntzak eta Euskarabideak bultzatua, Xabier Erize eta Carlos Vilchesen sinadura darama.
Euskara bezalako hizkuntza gutxituek duten «erronka», hau da, «onarpen sozialarekin sustatuak izatea gizarte demokratiko batean» izan du abiapuntu Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak egindako ikerketak. Irtenbide edo proposamenak egituratze aldera ondorio-txostenak dio Nafarroan, «kulturalki anitza den eta testuinguru soziolinguistiko berezia duen lurraldea», erresonantzia edo onarpen soziala izan dezaketen elementu diskurtsiboak identifikatzeak eta aztertzeak oinarri gisa balio lezakete euskara sustatzeko. Izan ere, edozein azterketa asko baldintzatzen du testuinguruak: euskaldunen ehunekoa beste lurralde batzuetakoa baino txikiagoa da eta banaketa geografikoa ezberdina. «Hizkuntzaren babesari edo estimuluari buruzko iritzi sozialak eragin berezia du; eta hizkuntza-politikaren inguruko elkarrizketa-maila baxua da», gehitu dute.
Lehen ondorio nagusi bezala, euskararen eta euskal komunitatearen «estimazio indize altua» agerian utzi du. Zehazki, %63 euskara sustatzearen aldekoa edo oso aldekoa dela, eta %52k euskaldunen komunitatea erreferente positibo bezala hartzen dutela. Metodologia mistoari jarraituz, 2023an zehar fase kualitatibo bat garatu zen, horretan, Nafarroako biztanleen profil soziodemografiko nagusiak ordezkatzen zituzten pertsonekin taldeka lan eginez, gehien errepikatzen diren elementu diskurtsiboak identifikatu ziren. Hori kuantitatiboki balioztatu zen 2024an, ia mila pertsonari euskaraz eta gaztelaniaz egindako inkesten bidez.
Txostenaren zuzendari zientifiko eta erredaktore Xabier Erize soziolinguista eta Filologian doktoreak, eta Carlos Vilches soziologo eta Soziologian doktoreak Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta ikerketako emaitzak «berritzaile eta garrantzitsutzat» jo dituzte, Nafarroako gizartean euskara babesteko edo sustatzeko orduan. Emaitza horiek aplikazio praktikoak dituzte euskara edo eremu urriko hizkuntza batzuk hitz egiten diren lurraldeetan ere, eta gizartean erresonantzia zabala duten diskurtsoetan oinarrituta bultzatzea komenigarria izango litzateke.
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariarekin batera aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok; proiektuaren ikerlari eta zuzendari zientifiko Xabier Erize eta Carlos Vilchesek; eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile Javier Arakamak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.