![Sarituak, Ziurtagiriaren Elkarteko kide eta aurkezle lanak egindako sorginetako batekin](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201806/23/media/cortadas/joseusoz-kZwH-U60136480673sV-624x385@Diario%20Vasco.jpg)
Ver fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver fotos
Argiak itzalita hasi zuten suaren inguruan antolatutako akelarrea Tabakaleran. Udako solstizioarekin lerrokatu zuten Bai Euskarari ziurtagiria duten eta euskararen aldeko lan emankorra egin dutenen ahalegina aitortzeko sari banaketa. Txalaparta, kunjuru eta edabe magikoak baliatuta, euskararen etorkizun oparoa aurreikusi zuten Intxixuk eta Sorgin aurkezleak.
Aurreko edizioetan bezala, Bai Euskarari ziurtagiria duten bi enpresa saritu zituzten eta Bai Euskarari Lagunak multzoko bi kide berri izendatu zituzten atzo. Azken aitortza hau norbanakoentzat izan ohi da, euskararen alde egindako lanak eskertzeko sortutakoa. «Enpresen patua euskaraz izatea ahalbidetzeko egindako lanengatik» saritu dute Fideslan aholkularitza-enpresa, beste enpresa zein autonomoei aholkularitza ematen diena, lan harremanetakoa, fiskala eta kontabilitatearen ingurukoa. Mikel Saizar zuzendari eta koordinatzaileak jaso zuen Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartearen garaikur gorria, eta adierazi zuen «historikoki euskalduna izan ez den sektorea euskalduntzen» jarraituko dutela.
Hernaniko Talleres Mitxelena kooperatiba «paranormaleko» lagunak izan ziren oholtzara igotzen bigarrenak. Hala aurkeztu zuten jardunaldia gidatu zuten bi sorginek Gipuzkoako kooperatiba, «suarekin jolastu eta ez erretzeko kapaz» direnena, hain zuzen ere altzairuzko pieza handiei forma ematen dietelako, bezeroen eskakizunetara moldatuz. Azaldu zutenez, «enpresaren identitatean txertatuta» dute euskara, eta «lan egiten jarraitzera» animatu ditu aitortza honek. 2012az geroztik dute lan zerbitzua euskaraz egiten dutela bermatzen duen ziurtagiria.
Guztira 1.300 ziurtagiridun baino gehiago daude, hiru mailatan banatuta. Lehenengoan daude euskararen normalizaziorako neurriak har-tzen eta garatzen ari diren entitateak. Bigarrenean, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutenak, eta hirugarrenean, azkenik, zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duten era guztietako entitateei zuzendutakoa da.
Jon Jaka eta Joxemari Sorsek jaso zuten iazko Bai Euskarari Laguna saria Elkar Fundazioan egindako ibilbidea eskertzen duena, eta elkarrekin, euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzan, sustapenean eta garapenean egindako lana saritzen duena.
Jon Garaño eta Aitor Arregi hautatu dituzte aurten elkarteko Lagun, 'Handia' filmarengatik eta horren aurretik ere egindako lanagatik. Arregik jaso zuen «bi zuzendarien izenean saria, baina baita ere gehienetan ikusezin mantendu den lantaldearen izenean». Azaldu zuenez, «narrazioaren azalean dagoen zerbait da hizkuntza», eta horregatik, «istorio bakoitza behar duen horretan kontatu behar da. Euskarazko filmak egiten jarraitu nahi dugu». 'Handia' filmarekin munduan bidaiatzeak ekarri dien «poztasuna» nabarmendu zuen hitzaldian Arregik. Izan ere, «Espainiako filma dela jartzean, jende asko etorri zaigu harrituta, gaztelaniazko pelikula espero eta euskara entzutean». 'Enbaxadore' lan horrekin «pozik» agertu zen zinemagilea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.