Francina Armengol eta Andrés Urrutia, gaur liburutegian. Euskaltzaindia

Euskarari «aukera berriak» emango dizkion akordioa

Hizkera juridikoan euskarari buruzko prestakuntza, jakintza eta zabalkundea sustatuko du Diputatuen Kongresuak eta Euskaltzaindiak sinatutako hitzarmenak

Iker Mendia

Martes, 3 de diciembre 2024, 14:43

Hizkera juridikoan euskarari buruzko prestakuntza, jakintza eta zabalkundea sustatzeko «aukera berriak» emango dituen htzarmena sinatu dute astearte honetan, Euskararen Nazioarteko Eguna, Diputatuen Kongresuak eta Euskaltzaindiak. Akordioak bi urterako epea ezartzen du

Publicidad

Lankidetza-hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan dira Akademiaren Bilboko egoitzan Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidentea eta Andres Urrutia euskaltzainburua, Akademiaren Zuzendaritzako kideekin batera. Urrutiak helburu bikoitza duela adierazi du: «Lehenengoko helburua sinbolikoa da, non Espainiako Estatuaren botere legegilearen ordezkariak eta Euskaltzaindiak, euskararen arloko erakunde aholku-emaile ofiziala denak, indarrak aitortu eta batzen dituzten Espainiako Kongresuan hizkuntza koofizialak erabiltzeko ofizializazioa edukiz hornitzeko. Beste alde batetik, benetako eragina dago, egunerokotasunean nabarmena izango dena: testu juridikoen ikuspegitik aurrera egitea, Espainiako Estatuak bere lurralde osoan egikaritzen dituen eskumen zabalei eragiten dieten lege-proiektuek korrelazioa izan dezaten Estatuko hizkuntza koofizialetan».

«Izan ere -gaineratu du euskaltzainburuak-, tresna horien bidez, hizkuntzok -euskara barne- aurrera egiteko aukera dute, bai erabilera juridikoari dagokionez, bai legeen eremuan duten erabilerari dagokionez, horiek baitira gure bizikidetza arautzen dutenak. Ez bakarrik maila idatzian, itzulpengintzan, baita erabileran ere, euskal eragile juridikoek testu horiek erabili ahal izan ditzaten eta, aldi berean, Euskaltzaindiak bere ikerketa-lanetan testu horietaz balia dadin». Andres Urrutiaren iritziz, lehen urrats honek «euskararen normalizazioan eta araugintzan mugarri garrantzitsuak finkatzen jarraitzeko aukera ematen du».

Ez da bi erakundeen arteko lehen elkarlana. Besteak beste 2004an Espainiako Konstituzioaren euskarazko bertsio gaurkotua argitaratu zen, hain zuzen, 25 urtez izandako aldaketa terminologikoak, lexikografikoak eta pragmatikoak kontuan hartuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad